Ekainaren 24an Abadiñoko probalekuan jokatu da 2021eko Euskal Herriko Eskolartekoa. Bakoitza bere lurraldeko txapelketan nabamendu ostean, hamaika bertsolarik hartu dute parte Euskal Herrikoan. Euskalki anitzetan animoak emanaz, 230 entzule izan dituzte aurrean.
Dozenaka lagun elkartu dira larunbatean Abadiño eta Elorrio artean antolatutako AHTren kontrako bizikleta martxan.
Goxentziagirre baserria botatzen hasi dira Abiadura Handiko Trenari lekua egiteko.
Hondeamakinek joan den astean Abadiñoko Mendilibiar-erdikoa baserria nola eraisten zuten ikustean, ziztada bat jasoko zuen batek baino gehiagok gorputzean.
Alarma egoeran egonik ere, aurrera doaz AHTren lanak. Aste betean bi eraikin eraitsi dituzte Durangaldean: Atxondoko maisuen etxea eta Abadiñoko Mendilibar-erdikoa baserria.
Zuraren eta egurraren garaia izan ohi da negua. Gure kulturan erabiltzen diren gehienak neguan mozten dira. Zura gogorrak, iraunkorrak, tentsio eta indar handiak jasan behar izango dituztenak, ilbehera hauetan botako dira. Ilgoretakoak eta beste urte sasoi batzuetakoak izango... [+]
Abadiñoko San Prudentzio jaietako ekitaldirik jendetsuena heltzeko gogotsu daude Amaia Munitxa, Iratxe Moreno, Josu Urriz eta David Nuñez. Jaiak agurtzeko ordua heldu arte zutik eutsiko dion Donien Atxa altxatuko dute laurek, beste gazte batzuekin batera. Amaiak... [+]
Bilboko 5.epaitegiaren epaiaren arabera, enpresaren jarrera "bidegabea" eta "neurriz kanpokoa da".
Asteartean, 02:30 inguruan gertatu da istripua. Mantenimendu lanetan zebilela, 47 urteko barakaldoztar batek lan istripua izan du eta besoa galdu du Abadiñoko Garbi Fundizioan. Galdakaoko ospitalera eraman dute.
Erabakita daude galderak Durango, Zornotza, Elorrio, Abadiño eta Zaldibarren maiatzaren 7an egingo diren galdeketetarako.