Militantzia ardura anitzak izan ditu Anna Gabriel Sabaték (1975, Sallent, Bartzelona): lehen Correllenguaren (Korrikaren ahizpa katalana) antolatzailea, Terra i Llibertat kolektiboko kidea sorreratik, zinegotzia, CUPeko idazkari orokorra, Endavat-eko kidea, "Independentzia, guztia aldatzeko" kanpainaren eledun... Egun Parlament-ean dihardu CUP taldeko koordinatzaile gisa. Euskal Herrian ezohikoa zaigun doinu libertarioa dario bere independentismoari.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
4F kasuaArrazoirik gabe atxilotua izatea, errugabetasun-presuntzioaren ukapena, zehaztezina den mehatxu baten aurrean norbere burua defendatu beharra eta eskuraezina den justiziari heltzeko alferrikako ahaleginetan ahitzea.
4F kasuari buruzko Ciutat Morta dokumentala Kataluniako telebista publikoan emateak lurrikara eragin du Kataluniako gizartean. Euskal Herrian kazetaritza independentea egiten dugunontzat haize bolada gozoa izan da, eta gure kontzientzia astintzeaz gain, ikasgai batzuk ere utzi... [+]
Xavier Artigas Ciutat Morta dokumentalaren zuzendaria da. 4F-ko auziari buruz hitz egiten du ikus-entzunezkoak. Larunbatean Kataluniako kate publikoan emititu zuten dokumentala bost minutuko zentsurarekin, Bartzelonako lehen auzialdiko epaitegiaren aginduz.
TV3 Kataluniako kate publikoak 'Ciutat Morta' dokumentaleko bost minutu zentsuratu ditu epaile baten aginduz.