Frantziako Senatuaren herena berritu da. 384ko aulkietatik 171 berritu izan ondoren, En Marche (LREM) alderdiak 28 senatari baino ez ditu lortu. Oposizioko alderdiak izan dira garaile. Le Républicains (LR) eta Alderdi Sozialista (PS) hurrenez hurren.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
2017ko Frantziako hauteskunde legegileakFrantziako Legebiltzarrerako bozek erakutsi dute jendeengan errotua den politikaren erabakimen guneetatik baztertuak izateko sentimendua zein neurritaraino zabaldua den: gazteak eta klase herrikoienak dira arrantzara joaten hauteskunde egunetan, abstentzioak hautesleen erdia... [+]
Atzoko hauteskundeen ondotik, Emmanuel Macron presidenta da nagusi Frantzia osoan De Gaulle berria bailitzan. Osoan? Ez. Belgikako mugan neoliberalismoak miseriara kondenatutako Pikardian kazetari ezkertiar lotsagabe batek zanpatu du Zesarren ordezkaria.
En Marche (EM) alderdia hirugarrenez jalgi da irabazle bozetan hiru hilabetetan. Presidentzialetarako lehen bi itzulietan garaile izan zen eta legegileetako lehenean ere bai. Emmanuel Macronek lehen itzulian jasotako emaitzak bigarrenean berretsiz gero, Frantziako Errepublika... [+]
Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan baldin bada hautagai bat ezkerreko eta ezberdina, François Ruffin kazetaria da hori. Lehen itzulian sailkatzea lorturik, Pikardia Zutik mugimenduaren diputatu izatera iristeko aukerak ditu oraindik.
EM alderdiak bozen %32 lortu du. 400-440 eserleku artean lor lezake Legebiltzarrean. Alderdi Sozialista (PS) hil zorian geratu da, bozen %9rekin: 15-25 eserleku eskura lezake. LR alderdiak bozen %20 eskuraturik, 95-132 diputatu inguru izan lezake.
François Ruffin kazetariak Frantziako oligarkia birritan astindu ostean, lehenik Merci patron! dokumental zirraragarriarekin eta gero Nuit Debout mugimenduaren sorrera bultzatuz, politikarako jauzia egin du: Parisko legebiltzarrerako aurkezten da diputatugai, Amiens... [+]