Iñaki Montes (Basauri, 1971) JEZ enpresako langilea eta sindikalista da. 2014ko martxoaren 3ko FMIren (Nazioarteko Moneta Funtsa) aurkako manifestazioan atxilotu zuten eta 5 urteko kartzela zigor eskaerari aurre egin beharko dio hurrengo astean izango duen epaiketan. Epaiketa hori salatzeko mobilizazioa egingo dute gaur 19:30etan Laudioko Lamuza Plazatik abiatuta.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
2014ko Bilboko goi-bilera ekonomikoaBerrikitan Bilbon izan da Troika (ELGA, NDF, EB), bankuen eta enpresa multinazionalen ordezkariekin, hala nola Madril eta Gasteizko gobernuen exekutiba gorenekin. Horrek milaka laguneko protesta sindikal eta soziala eragin du.
Beste aukera galdu bat. Eta enegarrena da. Nor garen eta zer nahi dugun adierazteko mundu mailan. Ez dakit nork antolatua izan den efemeride ekonomikoa, FMIk edo Espainiako Gobernuak, eta berdin dio, azken batean.
Milaka lagun bildu ziren 2014ko martxoaren 3an Bilbon, sistemaren krisiaren erantzuleen aurka. Sindikatuek, jendarte eragileek, eragile politikoek, pentsionistek eta gazte mugimenduak egin zuten bat aldarriarekin. Goizeko manifestazioa Gran Vian sartzean lehertu zen egoera:... [+]
Protesta artean etorri zen eta protesta artean agurtu. Eta tartean, protesta gehiago eragingo dituzten neurriak proposatu zituen: Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari Christine Lagardek ontzat eman zituen Espainiako gobernuak azken urteetan langileen eskubideak murrizteko... [+]
Argazki bikoitza izan zuen Bilbon Troikak eta NDFk egindako bilkurak: bata, Guggenheimeko goi-bilkura; eta bigarrena, kalean nagusitu ziren istilu eta protesta zabalak.
Gaur bilduko dira Guggenheimen Espainia 2014 Foro Globala osatzen duten munduko agintari ekonomiko nagusiak. Hainbat kolektibok deituta protestak izango dira Bilbon. ARGIA zuzeneko jarraipena egiten ari da.
Martxoaren 3an Bilbon egingo den GFS (Global Forum Spain) goi-bilera ekonomikoaren aurrean alderdi, sindikatu, gazte mugimendu eta eragile sozialek ongi etorri berezia egingo ei diete munduko agintari eta jauntxoei. Aspaldi ikusi gabeko karteldegi anitza zabaldu dute Euskal... [+]