Laburrean
Sarean eduki guztiak irekita, zuri esker

Hizkuntzekiko eta euskal kulturarekiko maitasunagatik, euskara ikasten ari naiz eta Argiaren edukiekin hobetu nahi dut.

Madrildik Nemanja

Espainiak Abya Yalan aurkitu du bere existentziaren arrazoia. Espainiartasunaren erreferentzia arruntik ez zuenez, urriaren hamabia aukeratu zuten, amets neokolonialaren eta aberriaren handitasunaren festa bihurtuta. Beraz, halakorik izatekotan, Amerika da Espainiaren aurkitzailea. 500 urte eta gero, ez da gai bere kabuz bere burua azaltzeko, bestearen zapalkuntza du beharrezko. Espainiaren sorkuntza eta garapen biolentoa elementu zibilizatzaile gisa aurkezten digute mestizajearen, fusioaren, ebanjelizazioaren eta “hizkuntza komunaren” legenda zoriontsuarekin batera. Beste batzuk zintzoagoak dira, eta berbera aldarrikatzen dute, baina mozorrotik politikoki zuzena kenduta. Horiek dira, Israelgo kolonoen gisan, asteburuan Gasteizen azaldu diren memeak. Baina are arriskutsuagoak dira hispanitatearen semea den egungo sistema kolonial eta arrazista “kultura eta aniztasun” gisa saltzen dutenak [...]

Azoka
ARGIA buletin digitala
Astelehenetik ostiralera, 21:00etan zure e-postan