Zirkuluen azalerak proportzionalak dira hautatutako alderdiak udalerri bakoitzean ateratako boto kopuruarekiko


Laburrean

Proiektu interesgarri asko daukazue esku artean eta ekimen hauekin jarrai dezazuen. Euskaraz eta gureak diren gaiak jorratzeaz gain, kanpoko gauzez erakusten duzuen begirada gustukoa dut. Formatu aniztasuna ere oso interesgarria dela deritzot.

Eskoriatzatik Garbiñe

Hauteskundeetan alderdi ia guztiak garaile agertzen dira, hala ez izan arren. Oraingoan Podemos izan da salbuespena, emaitzari nondik heldu ere ez dutelako. Gobernu aldaketarik ez da izango EAEn, eta urrun dirudi eszenatoki hori eskuindarren blokea eta haren makulu sozialista ikusita. Gobernu aldaketarako indarra bakarrik dago. Edonola ere, hauteskundeotan EH Bilduk badu pozik egoteko arrazoirik. EAEko mapa politiko berria berde argiz josita dago, salbu mendebalde ia guztia. Baina, Araban eta Gipuzkoan lortutakoari garrantzia kendu gabe, esanguratsua da non eta Bilbon jeltzaleengandik 28.000 bat botora geratzea, EAE osoan EAJk atera dion koska ia horixe bera izanda, edo non eta Barakaldon bigarren indarra izatea noren eta sozialisten gainetik. Bizkaiko hiriburuaren inguruneak nagusiki eusten baitio beste lau urtez indarrean jarraituko duen erregimeneko buruaren nagusitasunari.

Argazkia: Miguel Toña – EFE
Testua: Axier Lopez

ARGIA Solasaldiak ARGIAko egileekin hitzaldi, liburu aurkezpen, tailer edo bestelakorik antolatzeko aukera duzue: solasaldiak@argia.eus
Azoka
ARGIA buletin digitala
Astelehenetik ostiralera, 21:00etan zure e-postan