"ARTikertuz, ikus-artean oinarritutako ikasketa" izeneko ikastaroa emango dute Estibaliz Aberasturi-Apraiz EHU/UPVko Plastika Adierazmenaren arloko irakasleak eta Andrea Arrizabalaga Tabakalerako Hezkuntza taldeko kideak Hik Hasi-ren Udako Topaketetan. Ikus-artearen inguruko hausnarketa, eztabaida eta ikasketa bultzatu nahi dute. Sine-tsirik daude arte-hezkuntzak eragina izan behar lukeela ikaslearengan, ikaskuntza-prozesu horrek pertsona mugiarazi behar lukeela, eta hasieran zuen ikuspegitik beste leku batean posizionatzera eraman.