UDALBIZI proiektuaren oinarrian kezka bat dago: Euskal Herriak lurralde mailako inertzia handiak bizi ditu, bere baitako komunitate lokal ugariren iraunkortasuna auzitan jartzen dutenak, udalerri txikiena eta iragan industriala izan duten horiena batez ere.
Tokian tokiko eragileak gogotik saiatzen diren arren, lurraldea desorekatzen duten prozesu ugari dago abian, eta hainbat arlotan adierazleak ezin larriagoak dira.
Gaindegiak hainbat ariketa egin ditu errealitate hori azaleratzeko: biztanleriaren galera eta zahartzea aztertu du, bai eta ekonomia ehunaren hedapena eta bilakaera ere; oinarrizko zerbitzuen eskuragarritasuna, hiriburuetako auzoen ezaugarriak, etxebizitzen erabilera maila…
Udalbizi proiektuaren bidez Gaindegiak XXI. mendeko tokiko iraunkortasunaren bidea marrazten bere alea jarri du, eta lan hori ezagumendua garatuz eta erakunde ezberdinen arteko lankidetzan oinarritu nahi du.
>Esperientziak:
[ATSEDENA]
>Esperientziak:
[ATSEDENA]
>Esperientziak: