Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Norvegiako Atzerri ministroaren hitzaldia "Elkarrizketaren defentsan"
2012-03-09

Jonas Gahr Støre, Norvegiako Atzerri ministroak eztabaida irekiaren aldeko hitzaldi sinesgarria eskeintzen du. Balore ezberdinak izan arren, elkarrizketa defendatzen du, guztion segurtasuna hobetzen saiatzeko. Bertan dioenez, diplomatikoak prestatuta daude estatuen arteko harreman gatazkatsuak konpontzeko, baina azken hamarkadetan, arazoen gehiengoa estatuen barnean sortzen direla dio, eta talde hauei berehala "terrorista" deitzen zaiela, eta honenbestez, inork ez duela terroristekin hitz egin nahi. Urtarrilean Genevan emandako 20 minutuko hitzaldi interesgarria duzu osorik, euskarazko azpidatziekin.

Itzulpena: Jagoba Salvador, Argia.com-erako.

Egilea(k):
Ted.com