Gazteen arteko euskera erabileraren datu txarrak arduratuta, Elorrioko gazte talde batek, egoerari buelta emateko gogoz, herriko gazteengana jo dute euskera zelan bizi duten jakiteko. Hiru galdera luzatu dizkiete: Zer da zuretzat euskara? Gazteon arteko erabilera zelan ikusten duzu? Zelako egoera izango du etorkizunean euskarak Elorrion?
Kale erabilerako azken datuak:
2013ko udaberrian egin zen Elorrion azken kale erabilera neurketa: 10 elorriarretatik 6,1 dira euskaraz berba egiteko gai, eta kaleko elkarrizketen herena izaten dira euskeraz. Gazteen artean alde handiagoa dago ezagutza eta erabileraren artean: %94,2 gai dira euskeraz hitz egiteko, baina kalean gazteen arteko elkarrizketen %76,6 gazteleraz izaten dira.