Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Gauzak Argituz
2011-06-08

Gauzak Argituz 20 minutuko bideoa da, azkarra eta datuz ongi hornitua. Mundu mailan ezaguna da Story of Stuff izenburupean eta hamarnaka hizkuntzetara itzuli dute erabiltzaileek. Lurretik materialak erauzi, saldu, erabili eta bota. Gure bizitzetan erabiltzen ditugun gauzarik gehienek gure begiradaz kanpo ibilbide luzea egiten dute, guregana heldu arte eta guk erabiltzeari uzten diogunean.  Egungo produkzio eta kontsumo ereduak hobeto ulertzeko egina da. Gauzen Historiak ingurumen eta gizarte arazo askoren arteko konexioak erakusten ditu, eta mundu jasangarriago bat sortzeko deia luzatzen du. Gauza berriak erakutsiko dizkizu, barre ere egingo duzu, eta besterik gabe, zure bizitza osoan inguruan izango dituzun gauzei begiratzeko modua aldatuko dizu.

Tides Foundation, Funders Workgroup for Sustainable Production and Consumption, eta Free Range Studios-ek ekoitzia.

Annie Leonardek aurkeztua.

Irati Sarasuak itzulia euskarara.

Oharra: Euskarazko azpitituluak jartzeko, 'Basque' hautatu 'Play' botoiaren ondoan.