Zer da agroekologia? Galdera horri erantzuteko eta EHKOlektiboa ezagutzera emateko, bideo bat plazaratu dute. EHKolektiboak Euskal Herrian agroekologian ari diren laborariak biltzen ditu. Lau sailetan egiten dute lan: laborantza biologikoa, bertako ekoizpenak eta salmenta zuzenak, elikadura burujabetza eta ikuspegi soziala.