Duela bi urte, hiru familiak abiaturik, hiru haurrekin abiatu zuten Beskoitzeko ikastola etxe pribatu batean. Aurten herriko lur batean ezarri dute 13 haur, irakasle bat eta laguntzaile batekin. Gurasoen helburua argia da, ikastolaren eraikitzea herri barnean, eskolatik plazara eta plazatik herriko etxera zabalduz.