Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Baxoa euskaraz egiteko eskubidea aldarri
2015-06-22

Ikasketa prozesu guztia euskaraz egin arren, baxoa frantsesez egitera behartuta daude Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasleak, Historia-Geografia eta Matematikako azterketa izanezik. Aurten ere hala egin beharko dute, “Frantziak hizkuntza eskubideak errespetatzeko borondaterik ez duelako”. Filosofiako azterketarekin hasi dute baxoa.

Ipar Euskal Herrian maila horretako ikasketak euskaraz eskaintzen dituen zentro bakarra da Seaskarena, eta duela urte batzuk jarri zuten martxan Baxoa Euskaraz! dinamika bertako ikasleek. Guraso, irakasle eta Seaskako beste hainbat kiderekin batera, hizkuntza eskubideak errespetatuak izan daitezen eskatzeko elkarretaratzea egin dute Baionako Rene Cassin lizeoaren aurrean. Bertan ariko dira azterketak egiten terminaleko ikasle ugari egunotan.

Egilea(k):
 Topatu.eus Topatu.eus