Urtean lau hilabetez, urtarriletik apirilera, euskal sagardotegiek milaka pertsona erakartzen dituzte, bertokoak zein kanpokoak. Tradizioa bete nahi dute denek: tortilla, bakailaoa, txuleta eta gazta jatea, eta txotxera deitzen duen ahotsa entzundakoan sagardoa edatea. Tradizio modernoa da hau, baina erro sakonak ditu. Dokumentalak bidaia moduan azalduko digu tradizio hau: ibilbide geografiko, kultural, teknologiko eta gastronomikoa izango da, ezustekoz betea.
Ekoizpena: PIXEL eta ELHUYAR, ETBren partaidetzarekin
Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, HAZI eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea
Gidoia eta Zuzendaritza: BEGO ZUBIA GALLASTEGI
Argazki Zuzendaria: JUANTXO SARDON
Jatorrizko musika: IGOR ARROYO
Muntaia: ASIER PUJOL
Ekoizpena: ANE ANTOÑANZAS, MIRARI LARRAÑAGA, ANA GONZALEZ
Ekoizle exekutiboa: MANEX URRUZOLA
ETBren Ekoizle delegatua: ELENA GONZALO