Gurs, Espainiako II. Errepublikaren galeraren ostean Frantzian errefuxiatu ziren euskaldunentzat eraiki zuten "harrera lekua" izan zen. Irekita egon zen 6 urteetan 6.500 euskaldun pasa ziren handik.
Bere sorreratik 70 urte betetzen diren honetan, Gurseko presoen zuzeneko testigantza eta senideei bidalitako eskutitzen bitartez, dokumentalak Gurs kontzentrazio esparrua izan zela eta Frantziara babes bila joandako errefuxiatuek bizi izan zituzten gorabeherak azaltzen ditu