Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Gazta zati bat
2014-09-19

Munduan bere gaztagatik ezaguna den Euskal Herriko herri txiki batean abiatzen da istorio hau. Herritar xume batzuk, Europako indarkeriazko azken gatazka politikoaren zauri eta banaketa guztien gainetik misio handi bati ekingo diote: munduan zer izan erabaki ahal izatea.

Abentura horrek Europan albiste nagusi bihurtuko diren bi herrien gertakizun historikoen lekuko zuzenak izatera eramango ditu: Eskozia eta Euskal Herria. Letra txikiz idatzitako historia handi bat. Etorkizunari begira jartzen gaituen aro berriko dokumental bat.

Ekoizlea: Pixel ikus-entzunezko ekoizpenak SL, Nazioen Mundua
Zuzendaria: Jon Maia
Ekoizpen exekutiboa: Nazioen Mundua
Gidoia: Jon Maia
Argazki zuzendaritza: Juantxo Sardon
Musika: Xabier Solano eta Zigor Lanpre
Zuzeneko soinua: Lolo Riuz, Iñigo Azkue (Pixel)
Muntaia: Eriz Zapirain
Post Produkzioa: Mikel Fuentes (Pixel)
Soinu Postprodukzioa: Beñat Gantxegi
Kameralariak: Juan Lius Eguskiza, Alberto Catenacci, Julian Gavilan (Pixel)
Produkzio laguntzaileak: Marcos Antolini, Eli Izquierdo, Ainara Alvarez (Pixel)
Komunikazioa: Oninart

Informazio gehiago: gaztazatibat.eu/