Europar Batasunaren aktualitatea eta nortasuna aztertzen duen kazetaritza lan onenarentzako Eurobask Saria jaso du Urko Apaolaza historialari eta ARGIAko kazetariak, Larrun gehigarrian iaz kaleratutako Europar Batasuna kohesio politikoaren atakan erreportajeari esker. Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak banatzen du saria eta saritutako artikuluaren “izaera kritikoa” nabarmendu dute bertako arduradunek. Sari banaketa maiatzaren 10ean egin zen Gasteizen, Eurobask-en urteroko batzar orokorraren ostean.