Euskal Herrian lan politiko publikoa egiteagatik zigortu dituzten lagunen soka luzea da eta honen azken korapiloa Donostian daukagu. Zortzi gaztek, desobedientziaz eta herritarren laguntzarekin, Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarritako 6 urteko zigorrari aurre egin nahi diote, Boulevarrean kokatu duten Aske Gunea elkartasun-gunearen bitartez..