'Prekarietatearen festa' egin zuten maiatzaren 1ean Akatu prekarietatea plataformako zenbait kidek, "modu ironiko batean". Iruñeko Decathlonek prekaritatea sustatzen duela salatu zuten, langileen baldintza okerrak dituztelako. Horren aurrean, mobilizatzeko dei egin dute.