Orri nagusira

Orri nagusia

 

[Aurreko eztabaidak]

Herri telebistak
Hogei txori txiki kate erraldoien erdian

 

Tele 7 (Barakaldo)

Sorrera: 1988ko apirilean. Radio 7-n aritzen ziren kazetaritza ikasle batzuen ekimenez. Ibar Ezkerreko telebista egin nahi zuten eta autoenplegu moduan hartu zuten egitasmo hau. Jabea: Langileak dira telebistako bazkideak. Pribatua. Langile kopurua: 20 langile. Informatiboetan 5, kiroletan 5, disc jockey-teknikari lanetan 5 (Radio 7-ko disc jockey-ak telebistako teknikariak dira), 2 errealizatzaile eta 3 kameraman. Gainerakoak kolaboratzaileak. Azpiegitura: 100 metro karratuko plato bat. Triangelu baten moduan dute egituratua eta grabatu beharreko saioen arabera, biratuz dihoa. Platoko hiru kamera, 3 kamera ENG, unitate ibiltari bat (bertan 2 kamera) eta edizio gelak. Programazio kopurua eguneko: 12 orduko programazioa. % 100 barne ekoizpena. Euskararen erabilera: Ez dago euskarazko saiorik, albiste laburpena soilik. Haurrentzako saio bat egin asmo dute. Urteko aurrekontua: 25 milioi pezeta. Finantziazioa: Publizitatea da beren diru sarrera garrantzitsuena, baina unitate ibiltaria produktora edo ekoiztetxe moduan ere erabiltzen dute. Hedapena: Bizkaia osoa. 800.000 biztanleko audientzia potentziala dute. Helburuak, erronkak: Legea datorrenerako lizentzia bat izatea eta legeztaturik, publizitatetik sarrera gehiago izatea. Herrian gertatzen dena eskaintzen jarraitzea. Ez dute ETBren lehiatzaile izan nahi, osagarri baizik.

Zerrendara

 

 

 



Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: Sareko Argia
ARGIA. Industrialdea, 15. 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403