Sorrera: 1995eko
azaroaren 6an. Spot Electronica enpresaren ekimenez. Kable bidezko telebista
da. Jabea: Spot Electronica. Pribatua. Langile kopurua: 7
langile. Teknikari bat, 2 kazetari, publizitate arduradun bat, komertzial
bat, euskarazko berri emankizunetarako bat eta kolaboratzaile bat, nahiz
eta denek denetarik egiten duten. Azpiegitura: Ermuko beste kultur
elkarteak dauden udal eraikinean dute egoitza. Plato bat, bulego bat, hiru
kamera eta bi edizio mahai. Programazio kopurua eguneko: Astegunero
45 minutuko programazioa. Asteburuetan bi ordukoa. Dena barne ekoizpena.
Euskararen erabilera: Eguneroko informatiboan bost minutu. Umeentzako
programa ia guztia euskaraz. Teleagenda bietara. Urteko aurrekontua:
Hiru milioi pezeta. Finantziazioa: % 100 publizitatea. Hedapena:
Ermua. Kablea dutenek ikus dezakete, 2.000 familiek gutxi gora-behera. Helburuak,
erronkak: Oraingoa eskaintzen jarraitu, diru gehiago izan arte.
Zerrendara |