Sorrera: 1996 hasieran.
Ikusentzunezko komunikabideetan zebilen pertsona
talde baten ekimenez sortu zen, Radio Gorbearen
babespean. Jabea: Sozietate bat da
jabea. Pribatua. Langile kopurua: 17
langile. 6 teknikari, 6 kazetari, 2 komertzial,
administrazioan bi eta kolaboratzaile bat.
Azpiegitura: Betacam eta Super VHS
sistemak erabiltzen dituzte. Platoko hiru
kamera, 5 kamera ENG eta bi edizio gela. Satelite
konexioa ere badute. Programazio kopurua
eguneko: 8 orduko programazioa egunero.
% 12,5 informatiboa, % 50 entretenigarria.
Produkzioari dagokionean, % 62,5 barne ekoizpena,
% 37,5 kanpo ekoizpena. Euskararen erabilera:
"Bai horixe" saioa, programazioaren
% 6,25. Urteko aurrekontua: Ez digute
daturik eman. Finantziazioa: Sozietatearen
ekarpenak eta publizitatea. Hedapena:
Gasteiz. Helburuak, erronkak: Publizitatearekin
autofinantziazioa bultzatu, barne ekoizpena
handitu, emisio orduak gehitu eta informatiboak
sustatu.
Zerrendara
|