Sorrera: 1996ko
ekainaren 3an. Video Estudio Nixara izeneko bideo ekoiztetxe baten ekimenez.
Jabea: Sortzaileak. Pribatua. Langile kopurua: 4 pertsona.
Denek dena egiten dute. Azpiegitura: Betacam sisteman egiten dute
lan, nahiz eta batzutan Hi 8 edo Super VHS erabiltzen duten. Plato bat,
edizio gela eta bulego bat. Programazio kopurua eguneko: Ordubete
pasatxoko programazioa egunero. Lehen 20 minutuetan elkarrizketa, ondorengo
20 minutuetan lehiaketa eta gainerako 20 minutuetan informatiboa. Dena barne
ekoizpena. Euskararen erabilera: Euskararen erabilpena herrian edota
inguran izan daitezkeen ekitaldi berezietara mugatzen da. Urteko aurrekontua:
Publizitatearen arabera. Bertatik fakturatzen denak baldintzatzen du urteko
aurrekontua. Finantziazioa: Publizitatea. Hedapena: Hegoaldetik
Pitillas arte eta iparraldetik Mendibil arte. 15.000 biztanleko audientzia
potentziala dute. Helburuak, erronkak: Herri informazioan dagoen
hutsunea betetzen jarraitzea.
Zerrendara |