Sorrera: Seinalea
abenduan jarri zuten eta ekainaren lehenean hasiko
dira erregularki emititzen. Ttipi-ttapa aldizkariaren
ekimenez sortu da. Jabea: Ttipi-Ttapa fundazioa.
Pribatua. Langile kopurua: 4 teknikari,
komertzial bat, ordukako 3 aurkezle eta kolaboratzaileak
(herriz herriko berriemaileak). Azpiegitura:
Plato bat, editai gela bat eta 2 kamera ENG
(platoan erabilgarri direnak). Programazio
kopurua eguneko: Ordubete egunero. % 20 informatiboa.
Astegunero albistegiarekin hasi eta egunez egun
eduki ezberdin batek jarraituko dio (kirola, elkarrizketa,
erreportajea, mahaingurua, asteburuko agenda,
hurrenez hurren). Saiorik emititzen ez denean
teletestoa izango da ikusgai, aldizkarian erabiltzen
dituzten zenbait atalekin hornitua, urtebetetze
zorionak edota merkatu txikia kasu. % 100 barne
ekoizpena. Euskararen erabilera: % 100
euskaraz. Urteko aurrekontua: 19,5 milioi
pezeta. 14 milioi pertsonalerako, 3 milioi inbertsioetarako,
milioi bat funtzionamendu gastuetarako eta gainerakoa
ekoizpen gastuetarako. Finantziazioa: Hau
da egin duten aurreikuspena: % 23 publizitatea,
% 56 dirulaguntzak eta % 21 fundazioko ekarpenak.
Hedapena: Bortziriak eta Malerreka. Helburuak,
erronkak: Ondo hasi, programazioa finkatu
eta jarraipena izatea.
Zerrendara
|