Sorrera: 1991eko
urrian. Ekimena Cabledis enpresa pribatuarena izan zen. Cabledisek Zarauzko
herrian kable sarea du eta bera da katea kudeatzen duena. Telebistako programazioa
enpresa honekin zerikusia ez duen beste talde batek lantzen du. Udalaren
babesa du. Jabea: Publiko/Pribatua Langile kopurua: 10 pertsona.
kazetari bat, teknikari bat, idazkari bat eta gainerakoak kolaboratzaileak
(kazetari nahiz teknikariak). Azpiegitura: 2 kamera, edizio gela
bat eta platoa. Programazio kopurua eguneko: Egunero ordubete. Dena
barne ekoizpena. Euskararen erabilera: Guztia euskaraz. Elkarrizketatuak
ez badaki, orduan gazteleraz. Urteko aurrekontua: Telebista egiten
dutenei eskatzen zaien programazio kopuruaren araberakoa. Finantziazioa:
Dirulaguntzak eta publizitatea. Hedapena: Zarautz. Helburuak,
erronkak: Egungo programazioa zabaltzea.
Zerrendara |