Orri nagusira

Orri nagusia

 

[Aurreko eztabaidak]

Herri telebistak
Hogei txori txiki kate erraldoien erdian


Kanal On-Ikas Telebista (Andoain)

Sorrera: 86-87an, Andoaingo Zine eta Bideo eskolaren babesean. Jabea: Pribatua. Andoaingo udaletxearekin akordio bat du sinatua. Langile kopurua: Langile bat da telebistaz arduratzen dena. Gainerakoan, eskolako ikasleek egiten dituzte saioak. Azpiegitura: Eskolako azpiegitura bera erabiltzen dute: 4 plato, unitate ibiltari bat eta 4 bat kamera ENG. Programazio kopurua eguneko: Bi ordu egunero (hitzaldiak, elkarrizketak, erreportajeak...), batez beste. Euskararen erabilera: Saioaren arabera. Urteko aurrekontua: Eskolako aurrekontuaren barne dago telebista. Opor edo jaiegunetako gastuez udaletxea arduratzen da. Finantziazioa: Eskolako aurrekontutik. Publizitaterik ez. Hedapena: Kanal On Andoainen (46 kanalean) eta Ikas Telebista Donostian (39 eta 56 kanaletan). Kate bera da, nahiz izen ezberdina izan. Helburuak, erronkak: Bide bera jarraitzea.

Zerrendara

 

 

 



Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: Sareko Argia
ARGIA. Industrialdea, 15. 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403