Larunbatean Derioko Nazioarteko Konferentziari amaiera eman eta gero, manifestazioa egin da igandean Bilbon, La Via Campesinak deituta. Moyua plazatik Zazpi Kaleetako Plaza Barrira arteko ibilbidea egin dute ia 2.000 lagunek, eta ondoren bazkaria izan da. Horren aurretik bezperan aurkeztutako Euskal Herriko Deia agiria irakurri dute berriro, eta Europako La Via Campesinak biltzarrean egindako hausnarketa plazaratu du.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
La Via Campesinaren VII Nazioarteko BiltzarraJendez mukuru izan da Derioko apaiztegi zaharreko eliza zena, Biltzarraren inaugurazio ekitaldian. Dantzak, kantuak eta musikak hartu dute lehenbiziko ordua, mezu politikoek bigarrena. Amaieran, azken urteetan La Via Campesinarekin bat egindako elkarte berrien aurkezpena egin... [+]
Pertsonak elikatzeko nekazarien beharra du munduak. Eta modu egoki eta jasangarrian egiteko, edozein ereduk ez du balio. Hala aldarrikatu du Miguel Blancok, Espainiako Estatuko nekazari elkarteen COAG federazioko idazkari nagusi eta hizlari kementsuak, La Via Campesinaren VII... [+]
Derion egin berri den La Via Campesinako V. Emakumeen Biltzarra historikotzat jo du Sandra Moreno Cadena antolatzaileetako batek. Moreno kolonbiarra da jatorriz, baina Espainian bizi da. Andaluziako Langileen Sindikatuko kidea da, eta zehazkiago Landa-eremuko Langileen... [+]
Nekazari gazteen nazioarteko laugarren asanblada izan da La Via Campesinaren VII. Nazioarteko Biltzarraren lehen urratsa. Egun eta erdiko bilkurak emandakoa azaldu digu Paula Gioiak, La Via Campesinaren koordinazio batzordean Europak dituen ordezkarietako batek.
Arafat Jaradat, Palestinako UAWC nekazari-antolakundeko kidea, La Via Campesinaren VII. Nazioarteko Biltzarrean parte hartzen ari den 500 inguru pertsonetako bat da. Hebronen bizi da, Zisjordanian. Israelen erasoak direla-eta palestinar nekazariek eguneroko lana egiteko dituzten... [+]
La Via Campesina nekazarien nazioarteko mugimendua Euskal Herrian egiten ari da VII. Nazioarteko Biltzarra, uztailaren 16tik 24ra bitartean. ARGIAk egunero emango du haren berri.
Gaur, hilak 16, "Txikizioa borrokatu, bertako elikadura bultzatu!" goiburu duen Bergara-Derio martxaren hirugarren eta azken etapa burutu da, Larrabetzu eta Derio artean.
La Via Campesina bederatzi eskualde handitan banatuta dago, eta horietako bakoitzak bi ordezkari ditu antolakundearen Nazioarteko Koordinazio Batzordean. Lau urteko honetan Unai Aranguren (Galdakao, 1971) EHNE Bizkaiako kidea da organo horretan Europak dituen ordezkarietako bat... [+]
La Via Campesinak, munduko laborari elkarterik handienak, Euskal Herrian egingo du VII. Nazioarteko Biltzarra. Globalizazioari modu bateratuan aurre egiteko jaio zen antolakundea duela 24 urte; ordutik asko hazi eta sendotu da, politika neoliberalak areagotu diren hein bertsuan... [+]