argia.eus
INPRIMATU
Zumalakarregik Euskal Herriko armada karlistaren buruzagitza hartu zuen

Zumalakarregik Euskal Herriko armada karlistaren buruzagitza hartu zuen. Gerrilla-gerrako teknikak erabilita ustekabean emandako kolpeekin ia Hego Euskal Herri osoaren kontrola eskuratu zuen Zumalakarregik 1835ean
Espainiako errege Fernando VII.aren heriotzak ireki zuen oinordekotza lehian bere alaba Isabel eta anaia Karlos zeuden. Lehenak aitaren joera liberalak jarraitu nahi zituen eta bigarrenak tradizio kontserbadore eta foruzaleari eutsi. Foruak defendatuko zituenez, euskaldun asko batu zen Karlosen kausara, eta Zumalakarregiren aginduetara milaka pertsona altxa ziren armetan.

Iturria: Idoia Estornés Zubizarreta eta Francisco Javier Caspistegui Gorasurreta, Karlismoa eta Karlista Gudak (Auñamendi).