Mikel Zabalzaren hilketagatik greba orokor masiboa eta istilu gogorrak izan ziren Hego Euskal Herrian. Protestei errepresio gogorrarekin erantzun zion Espainiako Poliziak. Asko izan ziren Poliziaren kargetan zauritutako manifestariak, eta atxilotuak ere dozenaka izan ziren. Tentsio handiko asteen ostean, hiru egun lehenago, abenduaren 15ean, aurkitu zuten Zabalzaren gorpua Bidasoa ibaian, Guardia Zibilak atxilotu eta 20 egunera. Atxiloketan ihes egin zuela zioen gezurra zabaldu zuten, baina Intxaurrondoko kuartelean hil arte torturatu zuten, autopsiak frogatu zuenez.
Iturria: Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna – Euskal Herria y la Libertad, VII. Liburukia, 1985-1988. La ofensiva institucional (Txalaparta).