argia.eus
INPRIMATU
Malcolm X jaio zen Nebraskan, AEBetan

Malcolm X jaio zen Nebraskan, AEBetan. Malcolm Little jaiotzez, familia esklabistaren abizenari uko egin eta bere arbaso afrikarren abizen ezezaguna irudikatzeko ipini zuen X deitura. AEBetako beltzen eskubideen aldeko liderra izan zen. Islamaren Nazioko kide izan zen, harik eta hartatik urrundu eta Afro-Amerikarren Batasunaren Erakundea eratu zuen arte. Martin Luther Kingen aldean ideia erradikalak zituelako zen ezagun. 40 urte zituela hil zuten New Yorken.

Alex Haley, Malcolm X. Una autobiografía contada por Alex Haley (Capitán Swing).