argia.eus
INPRIMATU
Javier Larrauri zauritu zuen Guardia Zibilak Legorretan

Javier Larrauri zauritu zuen Guardia Zibilak Legorretan. Lan egiten zuen gasolindegian metrailatu zuten, eta bina tiro jaso zituen hankan eta eskuan, eta bosgarren bat, larriena, sabelean. Propaganda antifrankista zabaltzen zuen talde bateko kidea zen, eta mugimendu arraroak sumatuta, lanean gordeta zituen kartzelen egoeraren aurkako eskuorri batzuk ibaira botatzera zihoan guardia zibilek eraso egin ziotenean. Egun haietan hainbat izan ziren atxilotuak, eta askok torturak salatu zituzten.

Iturria: Joseba Zabalza, Gogoan hartzeko izenak (Euskal Memoria Fundazioa).