Gerraren aurkako Committee of 100 taldeak bere lehen desobedientzia ekintza egin zuen Londresen. 6.000 lagunek eserialdia egin zuten Defentsa Ministerioaren atarian, Erresuma Batura iristekoa zen gerraontzi baten aurkako protestan. Bertrand Russel, Ralph Schoenman eta Michael Scott izan ziren bultzatzaile nagusiak, aurretik Britainia Handian desobedientzia zibilaren bidetik zabaldua zen talde bakezaleen xenda jarraituta. Estatuaren aurkako ekintza zuzenaren, erantzukizun kolektiboaren eta eserialdien bidez antolatu zuen arma nuklearren aurkako mugimendua talde honek.
Iturria: LibCom: “Committee of 100”.