Gehienezko 8 orduko lanaldia ezarri zen Espainiako Estatuan. Bartzelonan CNTk abiatutako greba orokorraren ondorioz hartu behar izan zuen gobernuak erabakia. La Canadenca gisa ezagun zen argindar konpainiak soldatak jaitsi eta sindikatutako zortzi langile kaleratu zituenean hasi ziren protestak, otsailaren 5ean, eta 44 egunez eutsi zioten langileek grebari. Elkartasun grebei esker Bartzelona geratzera iritsi ziren. Istilu handiak izan ziren hirian, gobernuak eta Bartzelonako burgesiak errepresio gogorrarekin erantzun zieten protestei.
Iturria: Gerald H. Meaker, The Revolutionary Left in Spain. 1914-1923 (Stanford University Press).