Furgoneta barruan atxilo zituzten lau etakideri tiro egin zien metrailetaz Guardia Zibilak. Madriletik Soria eta Langraizko espetxeetara bidean, ibilgailuaren gurpiletako bat lehertu zenean guardia zibiletako bat ikaratu eta atxilotuak hiltzen saiatu zen, metrailetaz tiroka. Santiago Rezola Altuna, Juan Carlos Uriarte Allo, Luis Olivares Campoamor eta Alejandro Barbarín Goñi zauritu zituen, azken biak oso larri eta urgentziaz operatu behar izan zituzten. Espainiako Barne Ministerioak esan zuen agentearen arma bakarrik disparatu zela.
Iturria: Cuatro presuntos miembros de ETA, heridos por disparos de un guardia civil cuando eran trasladados en un furgón (El País, 1992ko uztailak 3)