argia.eus
INPRIMATU
Frantziako armadak Gasteiz hartu zuen Konbentzio Gerran

Frantziako armadak Gasteiz hartu zuen Konbentzio Gerran. Urtebete eskas lehenago gurutzatu zuten Hego Euskal Herriko muga Baztandik, eta denbora gutxian ia lurralde osoaren jabe egin ziren. Iruñeko ateetan zirela sinatu zuten Basileako Ituna Espainiak eta Frantziak. Batetik, Hegoaldean espainiar instituzioekiko atxikimendu eskasa egon zen, eta desertzioa izan zen nagusi. Gipuzkoaren kasuan, adibidez, frantsesei Gipuzkoako Errepublika onartzeko eskaera egin zion Aldundiak, baina lurralde konkistatu gisa tratatu zuten. Bestetik, Iparraldean, Lapurdin milaka herritar deportatu zituen Frantziako Gobernuak, foruak ezabatu ostean bertako biztanleek ez zutelako frantsesen alde borrokatu nahi eta askok desertatzen zutelako.

Iturria: Iñaki Egaña, Euskal Herriaren historia laburra (Txalaparta).