argia.eus
INPRIMATU
Errepublikarrentzat armak lortzeko ezinbestekoa zen muga itxi zuen Frantziako Estatuak

Errepublikarrentzat armak lortzeko ezinbestekoa zen muga itxi zuen Frantziako Estatuak. Parisen agintean zegoen Fronte Popularraren erabakia kolpe gogorra izan zen, besteren artean, Bartzelonatik heldutako armaz beteriko tren bat Hendaian geldiarazia nola zegoen ikusten zutelako armaz eskas zebiltzan abertzale eta errepublikarrek, frankistak Irunera hurbiltzen ari ziren bitartean. Irun frankisten eskuetan erori eta gutxira, frantziarrek trena pasatzen utzi zuten eta frankistek eskuratu zituzten guztiak.

Iturria: Francisco Letamendia, Historia de Euskadi: el nacionalismo vasco y ETA (Ruedo Ibérico).