argia.eus
INPRIMATU
Banku lapurreta bateko enfrentamenduan ETA pm-k polizia bat hil zuen Bartzelonan

Banku lapurreta bateko enfrentamenduan ETA pm-k polizia bat hil zuen Bartzelonan. Segoviako presoak askatzeko dirua biltzeko ekintza zen, baina tiroketan Ovidio Díaz polizia hil zen. Bi hilabeteren buruan Iñaki Pérez Beotegi Wilson eta Jon Paredes Manot Txiki atxilotu zituzten, eta azken honi egotzi zioten hilketa. Epaiketan deklarazioa torturapean egina zela eta erantzukizunik ez zuela adierazi arren, irailaren 27an hil zuten Txiki, Angel Otaegi eta FRAPeko José Humberto Baena, Ramón García Sanz eta José Luis Sánchez Bravorekin batera.
Egun berean, eskuin muturreko Marcel Cardona Amoros hil zen Miarritzen, Josu Urrutikoetxea eta Mikel Mugiro errefuxiatuen etxearen aurkako erasoa prestatzen ari zela, manipulatzen ari zen lehergailuak eztanda eginda.

Iturria: Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin. 1967-2011. Lehen liburukia, 1967-1980 (Maiatz).