Artozki herria hustearen aurkako erresistentzia abiatu zuten. Itoizko urtegiko presaren lanak amaituta, ur azpian geratzekoak ziren herriak husteko agindua eman zuten. Herria utzi behar izan zuten familiek Itoizekin Elkartasuna taldeko ekintzaileei ireki zizkieten euren etxeetako ateak. Hondeamakinak eta poliziak iristerako, ekintzaileak paretetako zuloetan kateaturik edo ezkutuan zeuden. Poliziak, ordea, birrinketa hasteko agindu zuen, ekintzaileen biziak arriskuan jarriz. Are, esku-hartzeari kalifikazioa aldatu zion “hustuketa”tik “erreskate”ra; erreskate operazio batean erreskatatu behar dena hilez gero erantzukizunik ez delako haien gainera erortzen.
Iturria: Irati Irazusta Jauregi, Artozkiko erresistentziak 20 urte (ARGIA, 2023ko irailak 15).