Mezu bera behin eta berriz errepikatzeak gizartean izan dezakeen eragina ezaguna da, baita hedabideek prozesu horretan jokatzen duten rol garrantzitsua ere. 2007an abiatu zen ziklo ekonomiko aldaketarekin ikusten ari gara: azken zortzi urteotan saiakera ugari izan dira eremu ofizialetatik okerrena jada pasa dela sinestarazteko. Boterearekin harreman estuena duten hedabideek zeregin garrantzitsua izan dute mezu hori sozializatzen, nahiz eta oso ezbaian jartzeko modukoa den.
Adibide bat besterik ez da, nahiko adierazgarria dena den, joan den asteko The New York Times baten azalean ere azpimarratu baitute Espainiako Estatuko kasua, komunikabideek banketxeen eta gobernuaren aldetik jasaten duten presioari buruz argitaratu duten erreportajean. AEBetako berripaperak funtsean zera dio: egunkariek independentzia galdu dutela, kreditua ez galtzegatik.
Euskal Herrian lehenagotik ere ezaguna zen mota askotako interes taldeek hedabideen inguruan zeukaten kontrol-nahia: alderdi politikoek, botere ekonomiko eta faktikoek beti edukiko dute euren gustuko ildo editoriala medioetan markatzeko tentaldia, horrela jardunda errealitatearen kontakizun zintzoa oztopatzen dela jakin arren.
ARGIAk bere burua horrelako presioetatik libre nahi du. Talde itxien agindupean baino, gehiengoarentzat onak direla uste dugun printzipioetan oinarritzen da gure informatzeko modua; eta proiektu komunikatibo honen finantzazioaren parte handi bat gure komunitatearen esku egoteak bermatzen du gure independentzia. Harpidetza ordaintzen dutenei, Piztu Ezazu ARGIA bidez webgunean egiten dugun lana ekonomikoki babesten dutenei, herri erakundeei, gure askotariko iragarleei, herri mugimenduetatik proiektu hau bultzatzen dutenei… Horiei denei zor diegu, besteak beste, informazioa askatasunez landu ahal izatea.
Komunitate horri bestelako zerbait eskaini nahi dion hedabidea garelako erabaki genuen aldizkaria berritzea. Itxura aldaketa hutsa baino sakonagoa izango den zerbait bilatzen dugu. Lan egiteko modua egokitu dugu, sareko edukiak eta paperean argitaratzen direnak hobeto koordinatzeko. Eta ARGIAren zaleekin harremana ere estuagoa izatea nahi dugu –besteak beste, aurrerantzean Komunitatea izeneko orri bat argitaratuko dugu astero–.
Erronka handia dugu esku artean eta txikitik eragiten erantzun nahi diogu: krisi ekonomiko orokorraz gain, hedabideek bizi duten sektore-krisian murgilduta gaude. Eta euskarazko proiektu honi eutsi ez ezik, herri honetako komunikazio esparruari ekarpen handiagoa egin nahi diogu, ertzetatik argia emanez.
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.
Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]
Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari. Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.
ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.
Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]
Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]
Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute.
PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.
Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.