Tunis, 1332ko maiatzaren 27a. Ibn Khaldun historialari eta filosofoa jaio zen Al Andaluseko familia izandun baten baitan.
Soziologia, historiografia, demografia eta ekonomia modernoaren sortzaileetakotzat jotzen da, nagusiki 1377ko Muqaddimah liburuan egindako ekarpenengatik. Muqaddimah hitzak “sarrera” edo “hitzaurrea” esan nahi du arabieraz eta, berez, Kitābu l-ʻibar (Ikasgaien liburua) munduko historiari buruzko lanaren hitzaurrea izateko sortu zuen egileak. Baina Ibn Khaldun bera bizirik zen artean ere gainerako sei liburukien artean nabarmendu zen, lan independentea bailitzan.
Muqaddimah horretan Khaldun historia unibertsalaren nolabaiteko ikuspegia ematen lehenetarikoa izan zen. Gatazka sozialaren teoria sortu zuen eta gizartea aztertzeko zientzia baten premia aldarrikatu. Ekonomian “mantenu” eta “etekin” kontzeptuak bereizi zituen, besteak beste. Eta darwinismoaren aitatzat –edo herenaitonatzat– jotzen da, Darwin bera jaio baino ehunka urte lehenago idatzitakoengatik.
“Ondoren, kreazioaren munduari erreparatu beharko genioke. Mineralekin hasi zen, eta modu asmotsuan, mailaz maila, landare eta animalietaraino egin zuen aurrera. Mineralen azken fasea landareen lehen fasearekin lotuta dago, hala nola belarrekin eta hazirik gabeko landareekin. Landareen azken faseko aleak, esaterako, palmondoak eta mahatsondoak, animalien lehen fasearekin konektatuta daude, hau da, ukitzeko ahalmena besterik ez duten barakuilu eta oskoldunekin. Sortutako izaki horiei dagokienez, ‘lotura’ hitzak esan nahi du talde bakoitzeko azken fasea erabat prest dagoela hurrengo taldeko lehen fasea izateko”.
Eta hurrengo paragrafoan are nabarmenagoak dira espezieen eboluzioaren teoriaren zantzuak. “Orduan, animalien mundua zabaldu zen, espezieak ugaritu ziren, eta mailakako kreazio prozesua, azkenean, pentsatzeko eta hausnartzeko gai den gizakiraino iritsi zen. Gizakiaren fasea tximinoen mundutik dator; tximinoetan zolitasuna eta pertzepzioa aurki daitezke, baina benetako hausnarketaren eta pentsatzearen fasera iritsi gabe. Une horretan gizakiaren lehen fasean sartzen gara”.
482 urte geroago, Charles Darwinek Espezieen jatorria: hautespen naturalaren bidez lan “berritzailea” idatzi zuen.
Londres 1928. Á Vitoria and Albert Museum chegou un cadro moi especial: no cadro aparece un home negro, con perruca e levita, rodeado de libros e instrumentos científicos. Así foi catalogado no Museo: “Singular retrato satírico que representa un experimento errado na... [+]
Pensar sobre os clásicos literarios significa necesariamente pensar desde hoxe. Precisamente, a denominación clásica está condicionada a que se trate de obras que chegaron até hoxe, polo que pensar sobre elas é pensar como e por que chegaron até nós esas obras, preguntar... [+]
Dise que Simone de Beauvoir escribiu que o opresor non sería tan forte si non tivese cómplice nas liñas do oprimido. A min paréceme moi normal... Que queredes? Cando estás pisado, tamén é comprensible que queiras mellorar a túa condición, e para iso é moi útil ofrecer... [+]
A escritura de autobiografía é, segundo din, a ferramenta máis eficaz para o desenvolvemento persoal, a máis liberadora. Tirar das cousas do pasado e lembralas, parece que axuda a desatar os nós do presente. Si, axuda a entender o presente e a debuxar un futuro que nos... [+]
Etiopía, 24 de novembro de 1974. O esqueleto de Lucy foi achado en Hadar, unha das pegadas máis antigas dos antepasados humanos. O homínido australiano de Australopithecus afarensis ten entre 3,2 e 3,5 millóns de anos.
Entón considerárono o antepasado das especies, a nai... [+]