2013ko urriaren 6an, IPCCk bere bosgarren txostenaren lehen zatia aurkeztu eta egun gutxira, estreinako Alternatiben Herria egin zen Baionan, Bizi! elkarteak antolaturik. 12.000 lagunek hartu zuten parte, eta gerora izen berarekin sortu diren ehundik gora ekimenen abiapuntua izan zen. Euskal Herrian ez ezik, Alternatibak izan dira Frantziako Estatu osoan eta Europako beste zenbait lurraldetan ere.
Klima aldaketa larritasunezko auzia dela azpimarratzea da Bizi!-ren, eta oro har, han-hemen egiten diren Alternatiben xedea. Haatik, arazoaz baino, irtenbideez mintzatu nahi dute. Azken batean, Alternatiben Herri bat azoka bat da, beroketa efektuko gas isurketa gutxitzeko egin daitezkeen jardueren erakusleiho bat. Hamaika arlotan daude alternatibak: laborantzan, eraikuntzan, energian, birziklapenean...
Bizi!-ren esanetan, honezkero 400.000 pertsona inguruk hartu dute parte Alternatiba markaren pean egindako ekitaldietan. Kopuru gizen hori ekainetik irailera bitartean egindako Alternatiba Itzuliaren arrakastak azaltzen du hein handi batean. Parte hartzaileek bizikletara igo –kasu gehienetan, pertsona bat baino gehiagoko tandemetara– eta 5.000 kilometro egin zituzten Baiona eta Paris artean, abenduan Frantziako hiriburuan egingo den COP21 klimaren gailurrean benetako irtenbideak onar daitezela eskatzeko.
Urriaren 10 eta 11n egin zen Euskal Herriko laugarren Alternatiben Herria, Donibane Garazin –aurrez, eta Baionakoaren ostean, Ziburun eta Donostian izan ziren–, 3.500 lagunen parte hartzeaz. Lekukoa Bilbok hartuko du urriaren 24an, Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Egunean hain zuzen, Euskal Herriko Eskubideen Karta Sozialak antolatuta eta Bizitza burujabea eskubide osoz goiburuarekin.
Aurreko Alternatiben olatua aprobetxatuz eta izen bera erabiliz antolatu arren, Bilbokoan klima aldaketa ez da izango ardatz nagusi bakarra. “Jendartea eraldatu beharra aldarrikatu nahi dugu”, esan digu Liz Quintana ekimenaren bozeramaileetako batek, “adabakien ordez errotiko irtenbideak jarriz, eta ez klimaren arloan bakarrik”.
Bilboko Alternatiben Herriak bost auzo izango ditu, denak Alde Zaharrean edo haren inguruan kokatuak, eta bakoitza arlo bati eskainia: natura; ekonomia sozial eta eraldatzailea; demokrazia eta burujabetza; hezkuntza eta kultura; eta bizitza duin eta askotarikoak.
Pertsonen beharrak erdigunean jartzen dituen eredu soziala aldarrikatu nahi du Eskubide Sozialen Kartak. Quintanaren esanetan, “gutxiagorekin bizitzen ikasi beharko dugu beste irtenbiderik ez dugulako izango, baina kontua da gutxiagorekin bizitzea hobeto bizitzea dela, kontsumoan oinarritutako eredu honek ez gaitu-eta zoriontsuago egiten”.
A Igrexa católica fíxose coa propiedade de 2.952 propiedades dos navarros e navarras. Un total de 981 parroquias, templos, ermidas, igrexas, abadías e basílicas repartidas en 267 localidades navarras; 234 hortas; 195 pradarías; 216 parcelas de cereais; 181 campos de... [+]
Realicei unha análise áxil das previsións tecnolóxicas para 2025. Como todos os anos, cando se fala do que a tecnoloxía vai achegar nos medios en 2025, o discurso é moi parecido. Moitos dos que escribimos sobre tecnoloxía temos a ansiedade de saber máis do que vai vir, a... [+]
En Nadal deixan un novo libro na mesilla de noite. Sobre a filosofía e a alegría da casa, escrita recentemente por Emanuele Coccia. A Coccia, filósofo italiano, popularizouse dando a coñecer as nosas conexións coas plantas no camiño cara á construción dun planeta... [+]
A neve esconde a terra e as pegadas dos seres que buscan pracer. Baixo a beleza da neve hai tempo, anos, xeracións, efemérides, citas; pero cando pasa o tempo aparecen palabras que non se dixeron antes ou despois. A neve fainos lembrar que poderiamos escorregar e caer. Mentres... [+]
O mundo tamén o fixo, porque é un símbolo, porque na historia xa se fixeron e vanse a facer máis xenocidios (mala sorte, ouza, tocouche nacer alí), pero o de Palestina ten unhas características especiais: