Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Instituzioaren behar gorria

  • Ipar Euskal Herriko elkargo berria osatzen ari diren eragileak garai erabakigarrian sartu dira. Alta, bost urte beharko dira instituzioa erabat definitzeko. Herri Elkargoaren aukerari Hirigunearen ideia aurreratu zaio udazkenean. Hirigunea Pirinio Atlantikoetako André Durand prefetaren xedea da. Herrietako kontseiluek aukeratu beharko dute urtea amaitu bitartean.


06 de outubro de 2015
2013ko azaroaren 30ean, Maulen Lurralde Elkargoaren alde herritarrek egin zuten manifestazioaren irudietako bat.
2013ko azaroaren 30ean, Maulen Lurralde Elkargoaren alde herritarrek egin zuten manifestazioaren irudietako bat.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hirigunea eta Herri Elkargoa dira Ipar Euskal Herrirako eratu nahi den instituzioaren azken izenak. Izan ere, instituzio berriaren izena zehaztugabe dago gaur-gaurkoz. Definizio ezak instituzioaren izana eta egitura korapilatsua adierazten du. Herri Elkargoa, besteak beste, Herrien arteko Elkargoa ere deitua da. Halaber, azkeneko hiru urteetan, Bateran biltzen diren gizarte eragileen eskaera Lurralde Erkidegoa izan da, tokikoek Lurralde Kolektibitatea deitua. Iraganean,  euskal instituzioa edo elkargo horiek guztiak, Euskal Departamendua izenez aldarrikatu ziren. Izenak izen, hainbat dira berezko instituzioaren alde lanean ari diren eragileak. Gizarte eragileak Garapen Kontseiluan biltzen dira eta eragile politikoak Hautetsien Kontseiluan. Alderdi politiko guztietan badaude instituzioaren aldeko kideak –alderdi abertzaleetan guztiak–, baina alderdi guztiak ez dira Ipar Euskal Herriari marko instituzionala ematearen aldekoak, frantsesak bereziki. Batera, herritar plataforma, ari da bereziki berezko instituzioaren alde lanean.

Departamendutik Lurralde Elkargora: orain Herri Elkargoa da aldarri

Euskal instituzioa aldarrikapenaren bilakaera ulertzeko gibelera egin behar dugu, 1999 urtera. Departamenduaren aldeko manifestazio oso handia egin zen Baionan. Deialdiak hautetsi asko bildu zuen lehen aldikoz.  Harrez gero, 2002an, Batera sortu zen. Euskal Departamendua aldarrikatzeaz gain, euskara, unibertsitatea eta Laborantza Ganbararen aldeko berezko egiturak eskatu zituen. Herritar gehienek ongi baino hobeto ulertu zuten zein diren eskaera horiek. 2009an alabaina, Frantzian prozesu berria abiatu zen. Prozesuak Departamenduaren desagerpena ekarri behar zuen. Ondorioz, honen eskumenak eskualdeei (erregioak) pasako zizkielarik. Euskaldunen kasuan, Pirinio Atlantikoetako Departamendua Akitania Erregioan integratuko litzateke. Garai hartan eskuinak gobernatzen zuen Estatuan, egun berriz, ezkerrak. Edonola ere, edozein alderdi boterean dagoela ere, gobernuek prozesua deszentralizazio politikaren barnean kokatu izan dute.

Estatuak erreforma honen –deszentralizazioa deituaren– bitartez, Departamenduaren eskumenak erregioen eta herri arteko elkargoen artean banatu eta egokitu nahi ditu. Baterak, Frantziako Gobernuak erregioetarako marko politiko berriak eraiki nahi zituela ikusita, barne gogoeta egin ondoren, Departamenduaren eskaeraren ordez, beste egitura bat aldarrikatzea erabaki zuen. Unea mugarria izan zen: 35.000 pertsonek herri kontsultan parte hartu zuten 2010ean. Baterak Departamendua eskatzetik Lurralde Kolektibitatea eskatzera pasatzeko borroka pedagogiko sakona egin zuen. Oroitu behar da herri kontsultaren antolaketa gaitza. Galdera hauxe izan zen: “Lurralde Kolektibitatearen alde edo kontra zarea?”. Batera estatus bereziko instituzio berria aldarrikatzera iragan zen, harrez gero.

2013an, ordea, Jean-Marc Ayrault lehen ministroak hauxe adierazi zuen: “Ez da estatus bereziko instituziorik gehiago sortuko Hexagonoan. Haatik, egungo eskubide publikoan egitura batzuk badaude zuen eskakizunei erantzuteko”. Parisek ezezko biribila eman zion estatus bereziko instituzioari, hots, Lurralde Kolektibitateari. Baterari bi aukera geratu zitzaizkion: indar lehian segitzea edo Estatuak eskaintzen dituen aukerak baliatzea. Baterak Herri Elkargoa osatzea du helburu orain. Hala ere, Lurralde Kolektibitatearen xedea ez du baztertu. Azken hiru urteetan Baionako eta Mauleko karriketan milaka jende bildu da xede horretan. Lurralde Kolektibitatea aldarrikatzetik Herri Elkargoa eskatzera pasa dira gizarte eragileak.  

Ipar Euskal Herriko Elkargoa, izen hautatua

Gobernuak, André Durand prefetaren bidez, bost proposamen hauen artean aukeratzeko eskatu zien hautetsiei: Hirigunea elkargoa, Herri elkargoa, Metropoli poloa, Lurralde oreka edo egungo Pays egitura. Azken hau berehala baztertu zen, zaharkituta baitago.  Gainerakoen artean, Ipar Euskal Herriko Elkargoa da Baterak nahi duena, baita gizarte  eragileek nahi dutena ere.

Ipar Euskal Herriko Elkargoa ekimena prefetak iazko ekainean egin zuen proposamenaren ildoan garatzen hasi zen, NOTRE legearen markoan. Lege araudi hori da instituzioari eskumen eta finantza gehien eman diezazkiena. Horixe bera da juristek hautetsiei proposatu ziena. Proposamena herri elkargoetako ordezkariek landu dute orain arte, ordezkariak herrietako hautetsiak direlarik.

Hirigunea eta Herri Elkargoaren aukerak nagusitu dira, baina hainbat eztabaida sorrarazi dituzte. Hirigunea delakoaren bidean, legeak eskumen baliagarriak eskaintzen omen ditu. Egungo herri elkargoetatik Herri Elkargoa edo Hiri Elkargora pasatzeko unean, biztanle kopurua “traba” edo “gakoa” da. Antza, legeak bide malguagoak eskaintzen ditu Hirigunea antolatzeko. Beste traba bat Akitania eskualdearen berregituraketa da. 2016tik aitzina, Akitania-Poitu-Charantes-Limosuin eskualde berria izatera pasako da. Euskal Herriko biztanleria –kopuru txikia dela eta– lehen “urtua” bazegoen,  urtuago izanen da erregio berrian.

Ipar Euskal Herrirako instituzioaren aldeko ekimena, nolabait ere,  Bordeleko politikari begira dago, eta funtsean, Eskualde berriaren egituraketak baldintzatuta. Legeak Hirigunea egituraren aukera errazten du. Diotenez, Hirigunea eratuz gero, instituzio horrek harreman zuzenagoa izango luke Estatuko administrazioarekin. Uneon, Estatua, Eskualdea eta Departamendua lotzen dituen Lurralde Kontratuaren negoziazioan, Hirigunea sartuko litzateke zuzenean. Herri Elkargoaren kasuan, negoziazioa edo elkarrizketa zailagoa litzateke. Herri Elkargoak lehiatu beharko luke Eskualdeko beste hirigunerekin (beste batzuk ere sortu bailitezke). Badago besterik ere, lehen urtean Hirigunea ekimenak 10 milioi euro jasoko luke finantzatzeko Estatuaren aldetik. Alegia, Herri Elkargoaren nahia herriko etxeetako hautetsiek lehenetsita ere, dirutza hori herriko etxeetako aurrekontuaren %60 da. Beraiek jarri behar al dute? Beraz, Hirigunea edo Herri Elkargoa aukeratzeko orduan, finantzazio moldeak eragina izanen du hautetsien bozetan. Galdera da: Hirigune Elkargoa egokiena al da euskal herritarrentzat?

Instituzio berriaren sorrera 2017 urterako aurreikusita dago. Baina, egitura hori ez da bat-batean eskumenez osatuko. Bi urteko trantsizioa beharko da egungo herri elkargo instituzioetatik balizko instituzio berrira iristeko. Hautetsiak aztertzen ari diren prefetaren dokumentuak mailaz mailako egituratzea proposatzen du: beherean herriak daude. Erdian, lurralde antolaketarako egitura publikoak. Goian, Herri Elkargoak agertu beharko luke. Horregatik, hiru maila horien artean, adituek bitarteko juridiko baten beharra ikusten dute. Anartean, onenean ere, Ipar Euskal Herriak ez du beharrezkoa duen instituzioa osatuta ikusiko 2020 urtera arte.


   
Kostaldearen eta barnealdearen desoreka

Egitura instituzional berriak –berezko instituzioa antolatzeak– lurraldearen desoreka demografikoaren arazoa gainditu beharko du gobernagarria izan dadin. Gobernantza, eskumenak eta finantzazioa dira gai nagusiak. Hautetsiek gobernantzari buruz landu behar dituzten proposamenak hauek dira: lehen betebeharra 158 herri egitura bakar batean batzea. Egiturak eraginkorra izan behar du, eta orekatua. Bestela, barnealdeko herri txikiek ez lukete kostaldeko hiri boteretsuen ahalmena. Orain arteko bileren ondoren, juristek hiru instantziako elkargoa proposatu diete hautetsiei, Elkargo kontseiluak, Batzorde iraunkorrak eta Auzapezen biltzarrak kudeatua izanen dena. Elkargo kontseiluak, 232 kidek osatua, botere erabakigarria izango luke. Kontseilu horren gibelean Auzapezen biltzarra legoke, 150 auzapezekin. Halaber, Garapen Kontseilua legoke, hots, gizarte zibilaren ordezkariak. Elkargo kontseilu horren Batzorde iraunkorra litzateke botere betearazlea, presidenteak, hamabost presidenteordek eta 60 kidek osatua. Edonola ere, proposamenaren arabera, Elkargo kontseiluak izango luke hiru kontseilu horien artean erabakitzeko ahalmen handiena. Aurrekontua, esaterako, Kontseilu horrek ebatziko luke. Era berean, arazo demokrafikoa gainditu aldera, Kontseiluko 72 eserlekuak herrien pisu demografikoaren arabera erabakiko lirateke, hau da, hainbat herrien eragina egokituko litzateke euren betebeharretara. Horra berezitasuna.

Proposamenak, egungo herrien elkargoak Elkargo bakarrean batu ondoren, hautetsiak herrietatik urrun gelditzeko arriskuaz ohartarazten du. Arazo hori konpondu aldera, Kudeaketa lurraldeak batzordea sortzeko aukera ematen du proposamenak. Egun hamar dira herrien arteko elkargoak, beraz, hamar batzorde lirateke. Alabaina, egungo Elkargoaren mapa hamar lurraldetan banatuta badago ere, praktikan, herrien elkargoak sei lurralde eremuetan ariko lirateke. Lapurdiko lau lurraldetan, eta Baxenabarreko eta Zuberoako lurralde bakarrean. Lehen zereginen artean, “gizarte zibilaren” arazoei erantzun beharko liekete eta Garapen Kontseiluaren bermea  izango lukete. Eskumenak eta zerga sistema dira instituzio berria osatzeko definitu beharko diren sailak.

Ipar Euskal Herriko Elkargoa ala Hirugunea?

Proposamena bide orri bat baino ez da: Hirigunea ala Herri Elkargoa? Horra galdera. Izan ere, hautetsi gehienen aukera Herri Elkargoa izan daitekeela ikusi denean, suprefetaren nahia nagusitzen ari ote den ustea zabaldu da. Ez da ahaztu behar, iragan uztailean, Angelu, Miarritz, Bidart eta Bokaleko auzapezak, (ACBA / Euskal Kosta-Aturri aglomerazioa), Herri Elkargoaren aurka jarri zirela –Baionako auzapez Jean-René Etchegaray da metropoliko salbuespena–. Ezbairik gabe, auzapez horien jarrerak Hirigunea aukeraren alde egiten lagundu du: “Hirigunea Elkargoak egokitzapenak egiteko aukerak ematen ditu. Horrek zenbait hautetsi lasaituko lituzke”, erran du prefetak berriki.

Beraz, Herri Elkargoaren aukerari Hirigune bakarraren ideia aurreratu zaio udazkenean. Irailaren 27an, André Durand prefetak aukera horren alde egin du Hautetsien Kontseiluaren Biltzar Nagusian, ehun auzapezei aurkeztu die, Itsasu herrian. Adibiderako, Dijon hiria litzateke nolabait, prefetak proposatzen duen Hirigunea. Borgoinako eskualdearen eta Côte-d’Or departamenduaren hiriburua. Alta, Lurralde edo Herri Erkidegoa badago Frantzian. Korsika izan da instituzio hori erdiesten lehena.

Garapen eta Hautetsien kontseiluak sendotu beharra

Garapen eta Hautetsien kontseiluak funtsezko bi erakunde dira euskal instituzioa lortzeko. Urte luzetan, hainbat erakunde Lurralde Kontratuaren bidez egituratu dira. Kontratua alabaina, kinkan dago. Euskal instituzioaren beharra izugarria da. Garapen Kontseiluak betebehar handia izan du bere historian. Gizarteko hainbat sailetako eragileak eta ordezkariak biltzen dira bertan.

Garapen Kontseilu berria

Garapen Kontseiluak zuzendaritza berria dauka maiatzaz gero, Caroline Phillips lehendakaria eta Paxkal Indo lehendakariordea buruak izaki. Enpresan eta euskalgintzan arituak. Kontseilu honek egitura instituzional berria eraikitzeko aukera azkartu nahi du herri elkarteen bidez. Instituzioa lortu bitartean (2015-2016 urteetan), gai hauei lehentasuna eman die: 1. Hezkuntza, lana eta etxebizitza gazteei begira lantzea Euskal Herrian finka daitezen. 2. Ingurumena eta garapen ekonomikoa ongi uztatzea, ondare naturala babesteko. 3. Kultur politika eraginkorragoa antolatzea. 4. Bigarren etxebizitzaren afera ongi aztertzea. 5. Trantsizio ekologiko eta energetiko egokia aitzinetik lantzea. 6. Hego eta Iparreko mugaz gaindiko harremanak sustatzea.   

Etchegaray hautetsien burua

Jean-René Etchegaray da Hautetsien Kontseiluko presidente berria, Jean-Jacques Lasserre Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko presidente berriak kargua utzi ondoren. Baionako auzapeza da, zentrista eta Baterako kidea. Ipar Euskal Herrirako instituzioari buruzko eztabaida erabakigarria denean hartu du presidentzia. Baionako Herriko Etxearen gobernua hartu izanak ere lagundu beharko luke Baterak bultzatzen duen ekimena.

Bi kontseiluen lana funtsezkoa da Euskal Herriak behin-behinean bizi duen egoerari buru egiteko. Hautetsiek Frantziako Gobernuarekin, eta Akitania eta Pirinio Atlantikoetako kontseiluekin negoziatzen dute Lurralde Kontratua. 2000-2006 Hitzarmena eta 2007-2013 Lurralde Kontratuaren ondoren, Kontratu berria Garapen Kontseiluak landutako bederatzi ardatz nagusitan oinarritu da: 62 ekimen barnebiltzen ditu, 300 milioi euroko aurrekontuarekin. Partaideek (Estatua, Eskualdea, Departamendua) 166 milioi euro tan igo dute diru kopurua.

Alabaina, bi kontseiluetako presidenteen erranetan, Ipar Euskal Herriari egokitutako hirugarren Kontratuan finantza publikoen murrizketa izan da, eta gertatua lurralde erreformaren testuinguruan kokatu behar da. Ondorioz, NOTRE legearen egokitzapenak erkidego zenbaiten eskumenen birbanaketan eraginen du, eta  hauetako batzuen lan eremua txikituko da. Euskal Konfederazioak eta Baterak euskararen eta Lurralde Elkargoaren aldeko Deiadar manifestaziora deitu dute Baionan urriaren 24rako.


Interésache pola canle: Lurralde Elkargoa
2024-05-24 | Euskal Irratiak
Peio Etxeleku, Elkargoko bere kargugabetzeaz: “Ez didate ene burua defendatzeko aukerarik eman”

Jean René Etxegaraik Peio Etxeleku baztertu du Errobi lurraldeko arduretatik. Etxeleku Kanboko hautetsia eta EAJren Ipar Buru Batzarreko lehendakaria da. Joan den astean Hirigune Elkargoko buruak jakinarazi zuen poloko hamaika auzapezetatik seik galdegin ziotela... [+]


2021-04-13 | ARGIA
Prevense 14.000 casas buxán e 51.000 segundas en cinco anos en Iparralde
Un total de 232 electos celebraron unha asemblea extraordinaria da Mancomunidade de Iparralde, a través de videoconferencia. O Orzamento e o Programa Local de Vivenda deste ano foron aprobados, pero o programa foi rexeitado e reivindicouse “unha política de vivenda... [+]

2020-09-28 | Mikel Eizagirre
O Colexio Vasco denuncia a situación de tres presos políticos vascos
Nunha moción contra a decisión da xustiza francesa, a Mancomunidade quéixase da “pena de morte” que se está impondo a Esnal, Haranburu e Parot.

2019-01-22 | Euskal Irratiak
27 proposamen helarazi dio Baterak Euskal Hirigune Elkargoari, gobernantzaren hobetzeko

Zortzi atal, 27 proposamen. Hona Baterak Euskal Hirigune Elkargoaren gobernantzaren hobetzeko, Jean-René Etchegaray presidenteari eman dion txostena joan den larunbatean. Baterak, joanden irailetik eskualdeka, 16 herri desberdinetan bilkurak antolatu ditu oharren... [+]


2018-02-13 | Euskal Irratiak
Euskal Elkargoaren hizkuntza politika apirilean aurkeztu behar lukete, Arrabiten hitzetan

Hautetsiak eta euskalgitzako eragileek osatu lan batzordeak ari dira norabide hauen lantzen, Beñat Arrabit, Euskal Elkargoko hizkuntz poltikarako arduradunak, Amikuzeko irratiaren estrenan azpimarratu daukun bezala.


2017-09-05 | Mikel Asurmendi
Ergela irakurriko duena

ARGIAko egutegiari orri berri bat kendu nion agorrileko hamazazpian. Buruketa hau egitea proposatzen zuen: “Euskal Herriko Lurralde osoa hartzen duen administrazioari nola deitzen zaio?”


2017-09-05 | Mikel Asurmendi
O que lerá ao idiota

A miña cabeza pediume que me fixese unha conta atrás dos últimos días de vacacións, así que lle quitei unha nova folla ao calendario de ARGIA no dezasete de agosto. Propuña realizar o seguinte problema: “Como se chama á administración que abarca todo o territorio do... [+]


ETAren armagabetze egunaren zuzeneko kontakizuna

Goizean goizetik hasi da ETAren armagabetzea, epizentro politikoa Baionan dutela. ARGIAn egunaren jarraipena egiten ari gara bertatik bertara.


2017-01-24 | Mikel Asurmendi
Arrinca a Mancomunidade Urola Kosta baixo a presidencia de Jean-René Etchegaray
A primeira institución política tras a Revolución francesa está en marcha en Ipar Euskal Herria. Jean-René Etchegaray é o primeiro presidente da Generalitat, por decisión maioritaria dos electos, aínda que sen maioría.

2017-01-02 | Mikel Asurmendi
Caroline Phillips, presidenta do Consello de Desenvolvemento
"Non me preocupa a desmovilización da sociedade, preocúpame a desmotivación dos electos"
1964, Auckland– California (EEUU). Chegou a Francia, París, en 1983. En 1992, a Euskal Herria. Fai 25 anos que vive en Lapurdi. É asesor de comunicación dixital. Dirixe a empresa Dixital Komunikazioa no centro tecnolóxico Izarbel de Bidarte. Trátase dun cantante,... [+]

Euskal Elkargoa errealitate bihurtu da

Urtarrilaren 23an egingo da Euskal Elkargoaren lehen bilera Baionan. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako herriak batzen dituen lehen instituzioa da.


2016-10-19 | Mikel Asurmendi
Elkargoaren ordezkari kopurua trenkatu du Eric Morvan prefetak

Iparraldeko Herri Elkargoa urtarrilean abian jarriko da. Pirinio Atlantikoetako Eric Morvan prefetak egitasmoa behin betiko ebatzi du. Udalerri bakoitzak Elkargoko Kontseiluan izanen duen eserleku kopurua zehaztu du halaber.


2016-09-15 | Mikel Asurmendi
Ipar Euskal Herrirako instituzioa
HELEParen aurkako helegitearen egileak gidaritza batzordetik ateratzera gonbidatu ditu Baterak

HELEPa eraikitzearen aurkako helegitea jarri dutenek egoera larria sorrarazi dute Bateraren ustez


2016-07-20 | Mikel Asurmendi
Ipar Euskal Herrirako instituzioa
Tarnosek Euskal Kosta-Aturrin sartzeko tematuta segitzen du

Tarnose (Landak) Euskal Kosta-Aturri elkargoko kide bilakatzeko tematuta dago. Gaur, uztailaren 20an, bere nahia gauzatzeko eskaera eztabaidatua izanen da Euskal Kosta-Aturriko kontseiluan.


2016-07-14 | Mikel Asurmendi
Ipar Euskal Herrirako instituzioa
HELEParen aurkako helegitea bertan behera utzi du Frantziako Barne ministroak

71 hautetsik ezarritako helegitea deuseztatu du Frantziako Barne ministro Bernard Cazeneuvek. Bere iritzian, Ipar Euskal Herriko Herri Elkargoa eratzeko prozedura legezkoa da.


Eguneraketa berriak daude