Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Denok gaude baldintzapeko askatasunean, baina nik badakit"

  • “Avanti o popolo, alla riscossa: bandiera rossa, bandiera rossa...”

1968ko maiatza, 16 urte...

Lehen manifestaldiak, poliziarekin lehen kalapitak... Ikastetxeko lagunekin pop ingelesa jotzen zuen talde bateko kide izatetik talde politiko bateko kide izatera pasa nintzen. Sozial-iraultzailea nuen aita, komunista ama, eskualdeko alderdi komunistaren lehen kideetako bat aitatxi, baina praktika eta ekintza politikoa 1968ko maiatzak eman zizkidan. Tolosan nengoen, gorrien hiriburuan, Espaniako gerra zibileko errefuxiatuz inguraturik, eta berehala sartu nintzen legez kanpo jarduteko beldurrik ez zuen antolakunde anarko bezain egituratu batean. Espainiako iraultzan, II. Mundu Gerrako erresistentzian, eta makietan ibilitako jendearekin nenbilenez, naturala zen armen erabilera. Politikoki hezi ninduten kideak izan ziren ETA lehen aldiz masiboki armatzen lagundu zutenak. Hala, Burgoseko epaiketa denboran, Baionara bidali ninduten ETAri laguntza logistikoa ematera. ETA V.ekoekin bazkaldu eta ETA VI.ekoekin afaltzen nuen. Eszisio garaietako bitxikeriak. Handik gutxira ezagutu nuen Oriol Solé, eta ohartzerako Bartzelonan nengoen.

Tolosa, Baiona, Bartzelona... Hain sinple, hain natural?

Tolosan bizi eta, Espainiako Estatutik etorritako errefuxiatuak baizik ez zenituenean inguruan, armen hautua berezkoa zen. Maoistek armak hartuko zituztela aldarrikatzen zuten bitartean, guk solairuetan genituen leherkari eta fusilak. Horiek hartu eta muga igarotzea naturala zen guretzat. Borroka bera zen Donostiara armak pasa edo Bartzelonan pistola soinean ibiltzea. Dena zen bizimodu zoragarri, liluragarri eta zoriontsu baten parte. 1974an, Puig Antichen exekuzioaren ostean, atxilotu ninduten Parisen, 1977an geratu nintzen aske, baina kartzelatik atera eta biharamunean ekin nion berriz borrokari. Ordurako nire antolakundea ez zen existitzen, baina trantsizioaren traizioaren aurka ari zen jende asko ezagutu nuen espetxean. Autonomoen borrokan inplikaturik, berehala nintzen Bartzelonan eta Madrilen. Aski fite, alta, errezeloak sortu zitzaizkidan euren borroka moldeekiko, hurbilago sentitzen nintzen autonomo italiarrengandik, eta Milanera jo nuen. Hala, Frantziako eta Italiako mugimenduen arteko lotura ziurtatu nuen zenbait urtez.  

Action Directe sortu arte?

Autonomiaren baitan, erasotzen edo armak pasatzen zituzten talde politiko militar guztien koordinakunde bat genuen, eta Action Directe sortzea, koordinakundeari izena aldatzea baizik ez zen izan. Parisen autonomiaren mugimendua zapartatzen ari zen, siderurgiaren aldeko ofentsiba eta borrokak pitzatzen, autonomiaren gaineko boterea nahi zuen jendeak, eta borroka armatuaren premia azkarra izaki, aitzina jo genuen. Alabaina, sasoi horri buruz ezin naiz sobera mintzatu, epaileek galarazten didate. Frantziak arazo izugarria baitu bere memoriarekin. Badakite memoria gudazelai bat dela eta memoriaren eta presoen desagerraraztearekin lotzen dute. Historian zehar, Frantziak fite ulertu du etsitzen ez zuten presoak kalitu behar zirela. Ikusi besterik ez dago Indotxina edo Aljerian praktikatu eta Argentinara zein Uruguaira esportatu zuten izuaren eskola. Gerra leku guztietan jendea hilobi komunetan lurperatzen zuten bitartean, Frantziak itsasora botatzen zituen bere etsaien hilotzak. Bitxia da, sasian nintzenean nire argazkia denetan ezartzen zuten eta orain ez dute inon ikusi nahi.

Zer da sasian bizitzea?

Ez da jendeak uste duena, ez da 24 orduz arma soinean eramatea. Denboraren %90 apartamentu batean zaude, edozeinek egiten dituen arrunkeriak egiten dituzu, zure pozak eta penak kudeatzen saiatzen zara... Ez zaude egunerokotik salbu. Gero, egia da goizean etxetik ateratzen zarelarik ez dakizula gauean itzuliko zaren. Ez dakizu etxez aldatu beharko duzun, atxilotuko zaituzten, erail... Lehen lerroan urteak irauteko mugikortasun eta indar psikologiko itzelak behar dira. Zure politizazioaz eta zure borrokaren helburu zein arrazoiez ziur egoteak baizik ez dizute ezegonkortasun hori eramaten irakasten. Zertan ari zaren garbi baduzu errepresioaren gorabehera guztiei egiten diezu aurre. Borroka iraultzailean, inperialismo eta burgesiari armekin aurka egitea deliberatzen baduzu, ezin duzu “ez da erabat nire hautua” pentsatu. Aitzina jotzen duzun unetik ardura kolektibo guztiak egiten dituzu zeure. Horregatik, borroka, sasia barne, poz izugarria da niretzat, mundu hiltzaile batetik askatu eta esperantzaz betetako talaia batean kokatzeko parada. Borroka armatua dudaz edo gaizki bizi duen militante batek ospa egin behar du, dena bertan behera utzi. Borroka armatua ez baituzu derrigortuta egiten. ETAkide damutuak borroka armatura behartu zituztela kexatzen entzuten ditudanero ez dut jakiten irri edo negar egin. Mugimendu armatu batek badaki ezin duela bere militante bat ezertara behartu. Badaki bere kideen politizazio eta arduraren baitan datzala bere arrakasta. Borroka armatua beti da kolektiboa, beti oinarritzen da ondokoarekiko konfiantzan, eta norbaitek “nik hau egin dut” esaten didanero jokoz kanpo geratzen da.
Estatuarentzat jokoz kanpo geratzearen definizioa atxilotu eta zazpi urte eta erdiko erabateko isolamendua inposatzea da?
Ni hala atxiki ninduten. Hor sentitzen duzu determinazio eta ardura politikoaren indarraren garrantzia. Ezin duzu behera egin, ez daukazu eskubiderik. 24 orduko etengabeko aurrez aurreko hil ala biziko gatazkan zaude, dena egiten dute zuk etsitzeko, eta egin behar duzun bakarra ez etsitzea da. Hori da sekula ahantzi behar ez duzun bakarra. Baina zure kideak gaixotu direla edo senetik ateratzen hasita daudela iristen zaizu, solasa galtzen ari zarela ohartzen zara... Ez nintzen gehiago mintzatzeko gai, ahantzi nuen. Zure eguneko hitz bakarra funtzionarioari luzatutako agurra denean, buruan daukazun ideia eta adierazteko bidearen arteko erabateko deskonexiora iristen zara. Hasterako bukatzen nuen esaldia, eta jakina, ez zidan inork zipitzik ulertzen. Egunean pare bat orduz boz goran irakurtzen hasi nintzen, hitza ez galdu eta ahal izatera berreskuratzea zen borroka. Badakite urtebetez, bi urtez, hiru urtez eutsiko diozula, baina hutsune eta gabeziak azaleratuko zaizkizula. Hor mantendu behar da burua hotz. Estatuak demokrazian baino askoz aurreratuagoak daude torturan. Bukatu da azkazalak eraisten zizkizuten aroa, askoz muinerago jotzen dute orain.

Zer dago espetxeko harresien gibelean?

Jendartearen okerrenaren sublimazioa: erailketa, tortura, eta batez ere zaintzaileek gorpuzten duten jendeen miseria. Horri aurre egiteko erresistentzia antolatzen denean, alta, kanpoan ezinezkoak diren elkartasun sare humanoak ehuntzen dira. Hori da preso politikoon arma indartsuenetakoa. Hori bai, dena egingo dute ofizialki ez dadin preso politikorik egon. Lehenik, goizetik gauera preso politikoaren figura deuseztatzen zuen dekretua onartu zuten: “Besteak bezalako preso bat zara, baina lasai, beste kupel bateko sagardoa daukagu zuretzat”. Ideologikoki oso garrantzitsua da beraientzat demokraziarekiko erresistentzia oro despolitizatzea, bestelako mundu bat amesten dugunok piztiak edo buru-gaixoak legez agertzea. Jende isolatu, zurrun, karratu, hotz eta errorik gabea garela diote, ez garela sekula maitemintzen, ez dugula afektibotasunik... Zergatik deitzen zioten Idoia Lopez Riañori “Tigresa”? Euren iruditerian, furiak baizik ez dezakeelako emakume bat borroka armatura eraman. Idoiaren engaiamendu politikoaren atzean ez zegoela konbikziorik agertu nahi zuten, emakume biziki gaizto baten patua baizik ez zela. Aldi berean, zer gertatzen da biziaren sakralizazioaren inguruko diskurtsoarekin? Pestizidak, amiantoa, gerrak edo langileen esklabotza nahieran erabiltzen dituztenei betetzen zaie sermoi horrekin ahoa! Hiltzaile industrialak dira, eta guk inoiz inor hil badugu, artisauen gisan izan da. Horregatik diot ez ginela kartzelara gaizkile sartu, egin dugunaren ardura bizkarrean daramagula, eta kartzelan borrokak jarraitzen duela. Gaizkile fabrika horretan lekukotza hartu nuen borroka-moldetzat. Idaztea nire borroka politikoaren jarraipena da, literatura beti baita borroka errealitate baten lekukotza.    

Ez zaizu zer idatzirik faltako.

Ez pentsa. Borroka errealitate horren faltan ez dut nire burua idazteko gai ikusten. Kartzelan askoz errazagoa zitzaidan idaztea, idazten nuenean borrokan ari nintzen. Katalunian edo Venezuelan banengo luma aiseago dantzatuko nuke, baina pentze hauei begira... Borrokatzen ez dudanean opresioa nabarmenagoa da nigan. Borrokan ari naizenean askoz kontzienteagoa naiz  pertsonak inolako autonomiarik ez duen jendarte tirano batean bizi garela. Ezin zara arrastotik atera, jaiotzetik heriotzara zure bizimodua bideratuta dago. Azken 25 urteotan Frantzia hiper-erreakzionario bihurtu da. Europan zein Troikan herriak aukeratu gabeko agintariak dira nagusi, eta oker ez banago, faxismoa da hori. Syrizakoak preso politiko eta kartzelekin zer egin behar zuten galdezka etorri zitzaizkidanean, ezker-muturreko indar batek amnistia aldarrikatu behar lukeela iradoki nien. Ezin zutela, NATOren eta Europar Batasunaren bi testuk preso politikoen amnistia debekatzen zutela erantzun zidaten. Amerikako Estatu Batuen babesa berme, Ingalaterra izan da IRA-ko presoekin horri aurre egin dion bakarra. Sistemak ez du kontra egin dion jendea berriz politizatu nahi. Zer ari da gertatzen Euskal Herrian? Irteera kolektiboak ukatu eta epe luzera begirako banakakoak baizik ez daudela mahai gainean. Zer da hori borroka bat despolitizatzea ez bada?  

Zer idatziko zenuke barkamenaz, damuaz, kondenaz?

Preso politikoei egiten zaizkien etengabeko xantaia tipikoak direla. Espetxeratu eta 18 hilabetera hurbildu zitzaizkigun egindako guztiari bizkar ematen zion testu politiko bat idatziz gero kalera gindoazela esanez. Horrela izan da kartzelaldiak iraun duen mende laurdenean. Hori da sistemak preso politikoentzat duen programa. Onartzen duzu ala ez. Lizarra-Garazi garaian, 700 preso kolpez ateraz gero Euskal Herriko indar harremana errotik aldatzen zela esaten nien euskaldunei, presoak armekin trukatu arren bururaino jokatu beharreko karta zela. Egun, aldiz, ez dut ulertzen nola euskal eragileek ez duten preso politikoen ardatz eta altxor politikoa gehiago baloratzen. Ez dut uste euskal presoak soilik erakunde baten presoak direnik, mundua aldatu nahi dugunon presoak ere badira. Horregatik, askatzeko oso kanpaina oldarkorrak egin behar genituzke, agintari eta buruzagiak interpelatu, kalea hartu... Uneotan, alta, ez dut ikusten gaiarekiko ildo koherente eta definiturik. Hainbeste preso edukita, nola ez da izango presoena zure askapen mugimenduaren funtsetako bat? IRA-rentzat ezinezkoa zatekeen borroka uztea presoak askatu ezean.

Zuri hirugarren gradua eman zizuten lehenik, baina elkarrizketa batean esandakoengatik preso sartu zintuzten berriz, eta baldintzapeko askatasunean zaude egun.

Hirugarren gradua paradoxa handi bat da. Oso zaila da kartzelatik ateratzea kartzelan lo egin behar duzunean. Eskizofrenikoa da bizitza bat kartzelatik nola ihes egin pentsatzen pasa eta gauero kartzelako atean zeure kabuz tinbrea jo behar izatea. Nahiago dut eskumuturreko elektronikoa jantzi ziegan egon baino, baina kondena luzatzeko modu bat da, zu kontrolpean luzaroago mantentzeko zirrikitua. Hala, elkarrizketa batean borroka armatua prozesu iraultzailearen fase bat zela aldarrikatu nuen, askapen metodo gisa gaindiezina zela, armarik gabe ez zela muturreko iraultzarik egongo. Syriza edo Podemosek garbi uzten dute burgesiaren erabateko erradikaziorik gabe ezinezkoa dela gutxieneko erreformak burutzea. Proposatzen dutena kapitalismoaren kudeaketa humanoagoa da, ez zapaldutako eta ustiatutako masen eguneroko bizitzaren eraldaketa. Horregatik, ez dago atxilotze arriskurik gabeko iraultzarik. Denok gaude baldintzapeko askatasunean, baina nik badakit.

Nortasun agiria
Jann-Marc Rouillan

1952ko abuztuaren 30ean Auchen sortua (Okzitania). MIL, GARI eta Action Directe-ko ezker muturreko militante historikoa. Kartzelan zein sasian sartu-irtenak egin ondoren, 1987ko otsailean atxilotu zuten, bizi osoko bi kartzela zigorrera kondenatu, eta zazpi urte eta erdiz erabateko isolamenduan atxiki. 2007an hirugarren gradua eman zioten, baina 2008ko elkarrizketa batean esandakoen ondorioz lehen gradura itzuli behar izan zuen. 2011n atera zen berriz eta baldintzapeko askatasunean dago ordutik. Beste askoren artean, De Memoire (I, II, III), Chroniques carcérales eta Autopsie du dehors liburuen idazlea da.

 

Azken hitza
Kontraesanekin

“Ez naiz ezpal bakarreko enborra. Oso gaskoia naiz, baina aldi berean oso katalana, anti-autoritarioa, baina antolakuntza eta antolakundeen aldekoa. Kontraesana da erresistentziaren dinamismoaren motorra. Nire kontraesanek mugitzen naute eta nire kontraesanekin mugitzen naiz”.


Interésache pola canle: Ezkerreko pentsamendua
A esquerda alemá: BSW veu para quedar
Nas últimas eleccións do estado de Brandenburgo, a alianza Sahra Wagenknecht (BSW) obtivo o 13,5% dos votos. O partido foi creado por Sahra Wagenknecht, ex membro do partido de esquerda Die Linke. Die Linke pasou do 10,7% ao 3% dos votos e quedouse fóra do Parlamento do... [+]

ANALISIS
Con responsabilidade e sentido común

Macron fixo a súa rolda de prensa o 12 de xuño para facer unha lectura das eleccións ao Parlamento. Sobre todo tivo o momento de repetir que o extremo dereito e o extremo esquerdo son ambos os lanjeros exactamente iguais. Aínda que criticou unha e outra, abriu ideas de... [+]


2024-03-07 | Txema García
Gaza: onde está a esquerda?

Aforrareiche demasiadas explicacións e detalles, o apreciado lector que puxeches a mirada sobre este texto. A cuestión é moi sinxela. Falarei de ti, de min, de todos nós. Voume a referir aos viaxeiros sorprendentes deste barco que aínda segue flotando sen rumbo e cada vez... [+]


Fortalecemento da dereita en América Latina

A crise da esquerda salta a América Latina. Até hai pouco podíanse atopar gobernos progresistas en case todo o mapa da comarca. Pero as cousas están a cambiar nos últimos meses. As tres eleccións presidencialistas marcaron un punto de inflexión: Daniel Noboa gañou en... [+]


Pensando en Lenin
O escritor paquistaní Tariq Ali conta que tras a morte de Lenin, o buro político soviético optou pola momificación, cunha absoluta renuncia familiar. Stalin quería utilizar a figura de Lenin para sinalar a continuidade histórica e política entre ambos. E é que, unha vez... [+]

Sistemas anti vascos de Vox

“E, cal é o clima que percibe de face ao xoves?”, pregunteille á militante feminista que estaba a organizar a folga de A30. “A verdade é que ultimamente tiven a cabeza nun conflito no colexio”, respondeume coa cara de gravidade.

O sindicato do partido Vox... [+]


Picar cara atrás ou cara adiante?

Cando se analiza a historia dos movementos sociais e de protesta, os estudos máis abundantes son os da Idade Contemporánea. As fontes son máis abundantes, os conflitos tamén, e ademais os investigadores compartimos a visión do mundo da investigación. É dicir, como pasamos... [+]


Esquerda e nación a cada lado dos Pireneos

Os partidos e movementos de esquerdas franceses e españois teñen unha relación diferente co concepto de nación e co nacionalismo. Isto condiciona totalmente a relación cos nacionalistas vascos. Pero por que? A clave do tema reside nos diferentes procesos de creación da... [+]


2023-05-31 | ARGIA
Morre a socióloga Maria Mies, precursora do ecofeminismo
O 15 de maio morre María Mies (1931-2023) socióloga alemá aos 92 anos, unha das principais referencias teóricas do ecofeminismo nas últimas décadas. Xunto a Silvia Federici e outros, Mies traballou a liña teórica do feminismo anticapitalista, recoñecendo un carácter... [+]

Angel Prado. Democracia comunal
"Non queremos ser unha illa"
O loitador venezolano Anxo Prado Padua percorreu diferentes lugares de Euskal Herria a principios de mes, informando do socialista O Maizal, convidado pola Rede Internacional pola Democracia Comunal. Reunímonos en Hernani a véspera da súa intervención. O Maizal mantén viva... [+]

2023-01-25 | Aurélien Berlan
Satisfacer as nosas necesidades
Aurélien Berlan, filósofo e horticultor, escribe e dá cursos durante medio tempo e dedica a outra metade ao ‘traballo de supervivencia’, como na horta en casa. En novembro de 2021 publicou na pequena editorial A Lenteur Terre et Liberté, a quête d’autonomie contre... [+]

Eleccións brasileiras: mostra dun país totalmente polarizado
O 30 de outubro celebrarase a segunda volta das eleccións xerais: Deberán elixir entre o ultradereitista Jair Bolsonaro e o esquerdista Luiz Inácio Lula dá Silva Lula. Non é unha elección calquera: o actual presidente Bolsonaro aplica políticas ultraconservadoras e... [+]

2022-10-03 | ARGIA
Herriz herriko aurkezpen bira egiten ari da Kimua ekimena

Euskal Herrian "paradigma iraultzaile berria" zabaldu eta garatu nahi duen Kimua ekimen herritarra zenbait herritan aurkezpen bira osatzen ari da. Hala Bedi irratian Kimuako kide batekin hitz egin dute proiektuaren inguruan gehiago jakiteko.


Para que a historia non se termine

“Unha pantasma percorre Europa: a pantasma do comunismo”. Así comeza o Manifesto Comunista que escribiu fai 174 anos. Marx e Engels comezaron a explorar o camiño do socialismo científico. En marzo de 1871 tivo lugar a revolta que sementou co primeiro programa de... [+]


Eguneraketa berriak daude