Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Norbaitek darama Bugaled Breizh bigarrenez hondora

  • Roazhoneko (Rennes) epaitegiak ebatzi du: ezin da jakin zerk eraman zuen hondora Bugaled Breizh arrantzontzi bretainiarra bere bost eskifaiekin 2004ko urtarrilaren 15ean. Senideek eta istripua aztertu duten askok uste dute urpeko nuklear ingeles batek hondoratu zuela, inguruan NATOren aginduetan maniobretan ari zirela.

Bretainiako Penn-ar-Bed (Finistère) departamenduko Loktudi herrian zeukan kaia Bugaled Breizh baporeak. 2004ko urtarrilaren 15ean hondoratu zen Kornuallesko Cap Lizard inguruko uretan. BFMTV gunetik eskuratutako irudian ageri denez, uztailean atera zuten urpetik eta atoian eraman Bresteko kai militarreraino. Kroskoan ikusten zaizkion mailatu handiek erakusten dute zer nolako indarrez izan zen herrestan eramana eta kolpatua, senideek uste dutenez HMS Turbulent urpeko atomikoak harrapatuta. Honen komandante Andrew Cole aurrez aurre aurkitu zuen The Silent Killer filmaren egileak: “Esan nion hiru lekuko ekartzen bazituen zin egingo zutenak istripuaren egunean bera lehorrean zegoela, orduan publikoki barkamena eskatuko niola bere izena eman izanagatik. Isilik alde egin zuen halako irribarre batekin, esanez bezala ‘dena ulertu duzu baina sekula ez duzu demostratuko’”.

Hamaika urte luze pasatu diren  arren, bada norbait misterioaren egia azaleratzerik nahi ez duena: zerk hondoratu zuen Bugaled Breizh arrantzontzi bretoia Bretainia eta Kornualles arteko itsasoan?

Maiatzaren 14an Roazhoneko epaileek errudunik zehaztu gabe itxi dutenean betirako dossierra, haserre mintzatu dira baporearekin batera galdutako bost eskifaien senideak. “Epaileek bigarren aldiz hondoratu dituzte ontzia eta marinelak”, esan du Christian Bergot abokatuak. “Barre egin diete arrantzaleei eta itsasoko jende guztiari”, oldartu da Thierry Le Métayer, Bugaled Breizheko mekanikoaren semea. Europara jo beharko dute egia bila, Frantziak ezkutatzen dielakoan.

Bugaled Breizh (Bretainiaren Umeak bretoieraz) Loktudi herriko arrasteontzi bat zen. 2014ko urtarrilaren 15ean bost gizon zeramatzan karelean: Yves Gloaguen, Georges Lemétayer, Pascal Le Floch, Patrick Gloaguen eta Eric Guillamet. 37 segundotan irentsi zuen itsasoak, baporeari azpitik izugarrizko indarren batek tiraturik.  Zerk, ordea?

Aurreko egunak Kornuallesko Newlyn herriko portuan egonak ziren aterpeturik, ekaitzari ihesi. Baretu zuenean itsasoratu ziren berriro. Dena lasai zirudienean,  eguerdi beteko 12:30ean hondoratu zen, minutu erdi eskasean.

Eridan baporeak zabaldu zuen larrialdi deia. Ordu bete beranduago, Britainia Handiko Royal Navyko helikoptero batek bildu zituen bi gorputz. Larrialdietarako bizpahiru txalupa ere ikusi ziren uretan baina hutsik. Bost hilabete beranduago atera zuten itsasotik Bugaled Breizh. Geroztik Bresteko base militarreko bazter batean dago utzita.

“Egun haietatik gaurdaino –diote Bugaled Breizheko eskifaien memoria zaintzen duten elkartekoek– baporearen hondoratzea esplikatzeko denetik aipatu da, gauza bat bezala alderantzizkoa, baina sekula ez da azaldu egia. Urteotan justiziak ez du lortu edo ez du nahi izan erantzukizunak aurkitu eta errudunak argi eta garbi izendatzea”.

Baporeak arrastean zeraman sareak itsasoaren hondoan kateatzeagatik gertatu izana laster baztertu zen: azkarregi urperatu zen ontzia. Zamaontzi erraldoi batekin tupust egin izana ere aipatu zen, baita susmagarria izendatu ere, Seattle-Trader pakebote filipinarra. Gezurra, laster ikusi zen ikerlariak tronpatzeko trikimailua zela.

Hasieratik aipatua izan zen urpeko nuklearraren hipotesia. Bugaled Breizhen sareen kableek titanio arrastoak zeuzkaten, submarino atomikoek azalean daramaten materialarena. Istripua gertatu zen egunetan  NATOko itsasontzi, urpeko eta hegazkinak maniobratan ari ziren inguru haietan. 2007an An Orianteko (Lorient) hiru epailek ebatzi zuten urpekoak arrantzaleen sarea harrapatu izana zela istripuaren azalpenik sinesgarriena.

Baina geroztik, Parisko agintariek hiru epaileei eskuetatik kendu zieten dossierra. Senideek salatu zuten fiskalak ez zuela ikertu nahi hipotesi nagusia. Aldizkari horiak hasi ziren pista faltsuak zabaltzen, hipotesirik sinesgarriena estaltzeko.

“Secret Défense”

Eskandalua salatu eta ikerketa bizirik atxikitzen ahalegindu dira marinelen hurbilekoak “The silent killer” (Hiltzaile isila) dokumentalarekin. Bost eskifaietako baten semeak Jacques Losey zinegilea berotu zuen horretarako.

Ziento erdi bat lekutan eskaini dute filma, milaka ikusleren aurrean. “Emanaldi orotan –dio Loseyk– ikusleak harrituta geratzen dira hainbeste pista gezurrezko nola jarraitu diren ohartuta. Atsekabetzen dira. Benetako galdera sakonak sortzen zaizkie, gure demokraziaren funtzionatzeko eraz, sistema judizialari buruz...”.

Politikariekin ere ahalegindu dira. Bai Bretainiakoekin eta bai Pariskoekin. Senatuan erakutsi zuten filma 2013an. 2007a arte Defentsako ministro egon zen Michelle Alliot-Marie donibandarrarekin ez zuten ezer lortu. Haren ordez Jean-Yves Le Drian bretoia jarri zutenean espero zuten hau bere herrikideez errukitzea. “Ia okerrago izan zen honekin. (...) Argudio bera dute: beharrezko agiri guztiak hor dauzkazue. Beraz, hemen ez dago zer ikusirik, zoazte etxera...”.

SOS Bugaled Breizh elkartekoek filma erakusten duten leku orotan bilera honela bukatzen dute: “Zuetako norbaitek baldin badaki edo entzun badu zerbait hondoratze honen inguruan, mesedez esan diezagula! Izan zibil edo militar, entzun diezaiola bere kontzientziari eta kontatu diezagula zer gertatu den. Jakiteko eskubidea daukagu”.

Horietako bilkura batean gertatu zen zerbait harrigarria. Istripua arreta handiz jarraitu baitzuten Kornuallesko Newlyn herrian, “The silent killer” filma bertan erakustera konbidatu zituzten bretoiak. 2013ko martxoan Newlynen gertatutako eszena Youtuben dago ikusgai: sareetan kateaturik Bugaled Breizh hondora eraman zuela uste den HMS Turbulent urpeko atomikoaren komandantea bilkuran zegoen, incognito.

Arrantzalez eta sorospen ekipoetako jendez betetako salan, atzeko aldean zegoen Andrew Cole komandantea. Norbaitek ezaguturik, harengana hurbildu zen Michel Douce, bapore galduaren armadorea, bost langileen ugazaba, aferaren egia jakiteko mobilizatua. Hilabete batzuk lehenago bere abokatuak eskatua zien Frantziako epaileei Cole komandantea galdekatzea, Britainia Handiko armadaren iturrietatik eskuratua zuelako informazioa istripuaren egunean HMS Turbulent Cap Lizard inguruetan zebilela frogatzen zuena.

Andrew Colek Douceri esaten dio, kameraren aurrean, sentitzen duela bapore hura hondoratu izana baina berak ez zuela zerikusirik izan. Zer dela sentitu zuen publikoan bere burua azaltzeko beharra Cole komandanteak, bere gaineko militarrek esplikazio guztiak eman eta ateak itxiak dituztenean? Bere burua zuritzeko, bakarrik sentitzen dela adierazteko...

Inkogniten artean egia sinesgarri baten bila segituko dute SOS Bugaled Breizhekoek. Gaur ez bada bihar marinel edo sorosleren batek dakien datu definitiboa kontatuko duela ziur daude. Ziur dauden bezala NATOko militarrek egia ezkutatzen dietela. Behin eta berriro aurkitu dituzte lekukoak militarrek emandako informazioak gezurtatu dituztenak.

Istorioak, ordea, badu euskaldunontzat ere ezustekoa. 2007an  Kenperreko auzitegian dossierra istea eskatu zuen prokuradorea Anne Kayanakis zen. 2010ean Jon Anza desagertu zenean Baionatik Okzitaniako Tolosarako bidean, Kayanakis zen prokuradorea Baionan. Jon Anzaren senideei galdetu.


Interésache pola canle: Bretainia
2023-08-16 | Euskal Irratiak
Bretainiako herritarren %8a besterik ez da mintzo bretoieraz

220.000 biztanlek erregularki erabiltzen dute bretaindar hizkuntza. Emaitza aski arranguragarria, jakinez Bretaina historikoan 4 milioi biztanle badirela. Hori da bretaindarraren egoera gaur egun.


Criminalizar activistas é o novo xogo da xustiza en Europa, pregunta a Vincenzo Vecchi
Si aínda ninguén sabe quen é Vincenzo Vecchi, que empezo a aprender o seu nome. Non se trata só dun activista durante as manifestacións de anti-globalización de principios de século. Resgardado en Bretaña desde hai doce anos, a xustiza italiana quere extraditarse para... [+]

2022-05-19 | Leire Artola Arin
Hoxe comeza a Korrika Ar Redadeg de Bretaña
Desde o 20 de maio, Bretaña percorrerá 2.022 quilómetros desde Gwitreg até Gwened. Unha delegación, organizada por AEK de Oarsoaldea, acudirá á mesma para dar a súa adhesión.

Nantes Revoltée hedabide independentea desegin nahi du Frantziako Gobernuak

Hamar urte daramatza Nantes Revoltéek informatzen, baina urtarrilean hedabidearen disoluzio prozedura abiatu du Frantziako Gobernuak. Nantes Revoltéek salatu du beren aurkako prozedurak hedabide independente oro eta informazio eskubidea mehatxatzen dituela.


HIZKUNTZAK SALBATUKO EZ DITUEN URTEA
Ez da erraza Europako hizkuntzen erradiografia egitea. Zein dira «hizkuntza», zein dira hizkuntz gutxitu? Komunikazio bide al dira hizkuntzok, ala, ondare, altxor? Nola babestuko dira? Orriotan galdera hauek eta gehiago egin dizkiegu, Bojan Brezigar, Aureli Argemí­,... [+]

2021-07-19 | Mikel Asurmendi
«FRANTZIAKO EGITURA POLITIKOA EUTSIEZINA ETA JASANGAITZA DA»
Fantziako Estatua UMP alderdi eskuindar berriak gobernatua da, Jean-Pierre Raffarin buru izaki. Lehen ministroaren kargua hartu ondoren deszentralizazio politika bat garatuko zuela iragarri zuen Raffarinek. Beñat Gimenezek hurbiletik segitu du gaia. Gobernu honengatik... [+]

Un barco de Iberdrola provoca unha vertedura de hidrocarburos de 16 quilómetros na costa de Bretaña
O Aeolus deu o aviso do derrame o luns. A Fiscalía investiga o sucedido ata que se resolva.

A 'Korrika' polo bretón comeza este venres en Finisterre
Ao consideralo “insosteible” non facelo durante dous anos consecutivos, decidiron sacar á rúa a carreira en favor do bretón Ar Redadeg, cumprindo rigorosas medidas sanitarias. Baseada na Korrika de Euskal Herria, a iniciativa comezou en Bretaña no ano 2008.

O mapa 3D máis antigo?
Bretaña occidental, fai 3.900-3.650 anos. Os homes que vivían nos inicios da Idade do Bronce na zona de Finisterre gravaron varias liñas, círculos e imaxes nunha laxa de dous metros de longo e medio de ancho. A pedra gravada, hoxe coñecida como laxa de Saint-Bélec, foi... [+]

2020-09-18 | ARGIA
Alaitz Areitio sae do cárcere de Rennes tras cumprir 13 anos de cárcere
O preso político vasco Alaitz Areitio, nacido en Iurreta (Bizkaia), saíu do cárcere de Rennes (Bretaña) o pasado 17 de setembro, a pesar de que de momento está confinado nun hotel polo protocolo contra a COVID-19.

PODCAST #36 | Ante a presión da agroindustria, os xornalistas bretóns organizáronse colectivamente
Os xornalistas bretóns teñen grandes dificultades á hora de informar sobre o sector agroindustrial. Ninguén quere falar e si faio ten presións, ameazas, procesos xudiciais e censuras. Porque é un sector forte o da agroindustria en Bretaña, que controla a palabra a... [+]

Agroindustriaren presioaren parean, kolektiboki antolatu dira kazetari bretoiak

Agroindustriaren sektoreaz informatzeko orduan, “benetako omertà” egoeran kausitzen dira kazetari bretoiak. Inork ez du hitz egin nahi eta hitz eginez gero presioak, mehatxuak, auzibideak zein zentsurak dituzte ordainean. Sektore indartsua delako... [+]


2020-02-21 | Mikel Asurmendi
O Consello de Bretaña destina 100.000 euros para a celebración dun referendo pola unidade do territorio
O Consello de Bretaña quere facer un referendo sobre a posibilidade de unir nun mesmo departamento a todos os territorios que compoñen Bretaña.

Eguneraketa berriak daude