Euskal hip hoparen urtea izango ote da 2015a azkenik? Eskaintza falta delako behintzat ez da izango, “euskaraz ez dago rap diskorik” esatea aspalditik debekatuta dago. Aurten publikatu diren bi diskok eta argitaratzear den beste batek merezi dute entzunaldia.
Hortik aurrera, zaila da iragarpenekin asmatzea eta, errealistak izanda, kosta egiten da sinestea rockera hain lerratua dagoen entzuleria euskaldunak kopuru handi samarretan aukerarik emango dionik errimaz eta samplez osatutako koktel bati.
Nolanahi: urtarrilean eskuratu ahal izan genituen Kodigo Norteren Eutsi eta Suaia eta Lahaineren Herrima. Izaera arrunt desberdinekoak biak: lehenbizikoak nagusiki reggae sustraiekin uztartzen du hip hopa, diskurtso optimista, tarteka umoretsu eta tarteka introspektiboarekin, Gasteizko establishmentari egurra emateaz ahaztu gabe, noski. Bestelakoa da Herrima, oinarrietan elektronikoagoa eta hizpideetan militantea argi eta garbi –diskoa baino lehen ere ezagutzen genuen Grebalariak aske! da horren erakusle argiena–.
Ez gara hasiberriei buruz ari: Kodigo Nortek hamar urte daramatza martxan; eta talde horretako kide den Gorka Suaiak eszenatokian ederki zailduta dagoen 121 Krew talde barakaldarreko Endika Lahaine du lagun Herriman. Belaunaldi berekotzat jo ditzakegu: Selektah Kolektiboak inguruotan zabaldu zuen zirrikituari jarraitu zioten musikariak dira.
Eta bai, egia da, euskaraz ari diren hip hop taldeek ez dute lortu oraindik bazterreko izateari uztea, baina izaera propio bat sortu dutela esan daiteke behintzat. Hori gabe ezin baita ulertu beste talde bateko kideek, Norte Apache bizkaitarrek, maiatzean aurreratu duten Hazi berriak kanta. Hurrengo diskoaren aurrerapen gisa aurkeztu dute, baina gehiago ere bada: azken hamarkada luzean egindako hip hop euskaldunaren aldarrikapena dirudi, urteotan egindako kanten erreferentzietatik abesti amaierako keinu umoretsura. Nork kolaboratu duen begiratu eta ustea baieztatzen da: MAKeko Jon Eyherabide eta Selektah-ko Manugaitz aspaldiko partez entzuteko aukera eskaintzen du abestiak.
Auto-erreferentziarako joera hori ez da berria, baina kasu honetan halako heldutasun bat iradokitzen du. Euskarazko rapak jada ez du esan beharrik noizbait posible izango dela. Badago, hortxe, esku-eskura. Artikulu honetan aipatutako taldeen diskoak doan deskarga daitezke. Jende gehixeagok horixe egitea eta aukera bat ematea baino ez da falta.
Dúas horas antes da presentación chegou a montar o multitudinario. “Pero, aber, é un tipo rapeando e un DJ xa o ten e listo, non? Que teñen que montar aquí?” pensou nalgúns cerebros totalmente incompletos. A boa parte do cerebro responde a iso “Amets, ixo ratu”.
“A vida dun neno pobre vale tanto como a doutro de clase media ou de clase acomodada”. As palabras de Vanesa Orieta, o último disco de Norte Apache, Juanito Laguna, rouboulle e asasinou ao seu irmán Luciano Arruga, de 16 anos, en Buenos Aires. Desde Sudamérica até... [+]
Iruñeko Katakraken ikastaroa antolatu dute musika beltzaren inguruan. Izen emateko epea zabalik da.
Batzuen artean : Bi herri, irrintzi bat.
Musikherria
Iraupena : 59´30´´
Prezioa : 5€