Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Urretxu eta Zumarraga, herri bakarra zenbait arlotan

  • Mikel Serrano (Urretxu, 1972) eta Oihane Zabaleta (Zumarraga, 1979) elkartu ditugu. Jaioterriei begiratuz gero alderantziz badirudi ere, Zumarragako eta Urretxuko alkateak dira hurrenez hurren. Ingeniari teknikoa eta PSE-EEko kidea da lehena. Humanitateak eta Enpresa zientziak ikasia eta EH Bildukoa bigarrena. Bi herriak elkarganatzeko bi soslai.

“Zumarraga-Urretxun bake prozesuan aurrerapausoak eman daitezke, oinarriak jarrita daude”, esan digute Zabaleta eta Serrano alkateek.Dani Blanco

Udal hauteskundeak dira hil honen 24an. Legealdi honetako balorazioaz batera, emaguzue alkate izaten segitzeko pare bat arrazoi.

Mikel Serrano: Bat, Zumarragan eraldaketa oso esanguratsua ezagutu dugu azken bi legealdietan. Adibidez, euskararen erabilera asko igo da. Kike Amonarrizek –ETBko Tribuaren berbak saioa dela eta– hori berretsi zidan. Bi: duela 10 urte egon gabe izan direnek herria argiago ikusi dute. Antioko Interpretazioa Zentro berri hau [bertan egin dugu elkarrizketa] lekuko. Balorazioa, laburrean: 80 proiektu gauzatu dugu. Ez dut uste Gipuzkoan beste herri batek halakorik egin duenik. 11 milioi euroko inbertsioa egin dugu, udal-kutxa baldintzatu gabe. Proiektu asko gauzatzeko aukera dugu ekonomia saneatua dugulako.

Oihane Zabaleta: Nik gogoratu nahi dut, konpromisoz sartu nintzela udalean, Rubalcabaren ilegalizazioa medio [Espainiako Barne ministro ohia, PSOEkoa] beste batzuek ezin zutelako aurkeztu. Niretzat instituzioetan, kalean edo enpresa munduan lan egitea, herriaren alde egitea da. Instituzioetan ari naiz orain, baina ahaztu gabe nondik natorren, kalea ahaztu gabe. Balorazioaz, berriz: legealdia zaila izan da, krisialdi ekonomikoak gogor astindu gaitu, baina, aldi berean, ereduen talka barneratu behar izan dugu, ez garela lehenengora bueltatuko kontzientzia hartu dugu. Zumarragak garabiak mugitu ditu. Guk ez, ez dugulako izan finantziaziorik azpiegitura handiak egiteko. Aldiz, eredu bat sortzen ari gara herritarrekin: parte-hartze prozesua. Segitzeko arrazoiak: udal talde oso onarekin jarraitzeko, eta Urola Garaia eskualdeko herriekin (Legazpi, Ezkio-Itsaso) epe luzeko proiektu estrategikoak bururatzeko.

Euskalgintzaz zer duzue esateko?

M. Serrano: Euskararen erabilerari buruz badaude topiko batzuk. Adibidez, Urretxu askoz euskaldunagoa dela Zumarraga baino. Euskararen erantzukizunak udal barneko planek markatzen dituzte. Udalaren barne erabilpenean aurrerapauso esanguratsuak eman ditugu. Pausoak ez dira orotara nahiko genuke bezainbat, baina Zumarragan euskararen gorakada nabaria da, eta hori ez da behar bezala plazaratzen eta baloratzen, oihartzun handiagoa ematen zaio erabilera hazteari Urretxun Zumarragan baino. Bi herriok garatzen ari garen planean elkarrekin aritzea errebindikatzen dut. Kaleko erabilera %5 igo da, igoera bi herrietan eman da, zentzu horretan herri bakarra gara.

O. Zabaleta: Zumarraga-Urretxun  baditugu identifikatuak, modu baikorrean, hizkuntza komunitate espazio berriak. Euskalduntzen ari diren gurasoen seme-alaben kasuan, transmisio prozesuan, bi herriak batera ari gara. Euskalgintza foro bakarra sortu da. Hala ere, ni ez naiz hain baikorra. Badaude, nahitaez, gure barrutian jartzen dizkiguten mugak, Madriletik edo Gasteiztik Urkijo jaunak ezarriak. Adibidez, Euskararen Legeak edota UNESCOk baieztatzen dituen hizkuntza eskubideak, baina praktikan oztopoak direnean ez dugu hitz egiten gatazka linguistikoari buruz egoera konfortagarrian egon nahi dugulako. Ez dugulako onartu nahi, autokritika eginez, etxe barruan ditugun elebakartasunaren miseriak. Euskalgintzan aritua naiz, eta arlo politikoan eta lidergoan ari diren kideek jakiteaz harago hitz egitea nahi dudalako. Politikariok eredu izan behar dugu, baina kontraesanak ikusten ditut. Mikel euskaltzalea da, euskaraz oso ondo egiten du eta errazten ditu bide horiek. Baina, joko bikoitza dago. Alderdi sozialistako hainbat kidek Mankomunitateko aurkezpenak mugarazi nahi dizkidate: “Hitz egin erderaz” esaten didate. Ez dute lortzen burugogorra naizelako. Beraz, gatazka linguistikoa bizi behar izaten dut. Mikel eta biok euskaraz egiteak errazten dizkigu hainbat gaietan hobeto ulertzea. Erdaraz ez nuke berarekin dudan harreman gertua. Ausartagoak izan behar dugu ezta, Mikel?

PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendiak euskara intimitaterako hizkuntza dela dio. Zumarragako alkateak?

M. Serrano: Nik euskara ama hizkuntza izanda –amamarekin daukat intimitateko lehen erreferentzia– bizi izan dut intimitatean, hala ere, Zumarragako alkateak euskara egunero erabiltzen du bere zereginetan. Etxetik irten eta lehen unetik euskaraz mintzo naiz. Halaber, herritarren harremanak udalean ziurtatuta daude euskara hutsean egiteko. Nik euskara erabiltzen dut bizitzaren esparru guztietan.

Urretxuko alkateak herritarren parte-hartzea aipatu du. Nola landu duzue aukera hori?   

O. Zabaleta: Parte-hartzea hitza  klixea bihurtu dugu erabiltzearen poderioz. Nik mekanismoak eta parte-hartze prozesu integralak ezberdintzen ditut. Parte-hartzea ekintza izan daiteke. Proiektu bat dago eta herritarrei ematen zaie aukeratzeko. Mekanismo oso demokratikoa da. Herritarrek aukeratzen dute eta euren ekarpena errespetatua da. Baina, guk sinesten dugun parte-hartze prozesua beste bat da, prozesuaren hastapenetik sortzen diren kezketatik abiatuta gauzatzen dena. Diseinutik hasita, ondoren sortzen diren gorabeherak konpartituz, ekintza plana herritarrekin beraiekin egiten dugu. Prozesu integrala hori da, hori hartzen dugu bere osotasunean. Urretxun abiatu genuen 2012an parte-hartze prozesu integral moduko hori, jakiteko herritarrek benetan politikan parte hartu nahi duten edo ez. Ze, noski, mekanismo asko jartzen dugu martxan, bilera asko, eta herritarren ahalmentze hori bideratzeko oso prozesu geldoa da. Guk auzoka eta sektoreka bideratu dugu prozesu integrala. Alkateordea eta alkatea joan gara, auzokideekin hitz egitera. Baina kuriosoa da, Aparizio auzoan ez gaituzte ezagutu. Niri hau esan zidaten: “Yo soy mas vasca que tú, porque llevo 40 años viviendo aquí, y tu no tienes ni treinta. A ver cuando viene el alcalde”. Esan nion alkatea nintzela. Beraz, kalera atera eta konfiantza irabazi behar duzu.

M. Serrano: Parte-hartzeari buruzko prozesuak EH Bilduk antolatutakoak izan dira gehienbat. Dena den, aurreko legealdian, Foru Aldundiak bideratuta eta Mondragon Unibertsitateak sustatua, oso ekitaldia indartsua izan zen. GI-631 errepideko (Azkoitirako bidea) ekimenean parte-hartze prozesu sakona egin zen, Zumarraga-Urretxuko jendeak parte hartu zuen gogoz. Hainbat prozesu, mugikortasunaren inguruan eta kultur ekimenetan landu ditugu bi herriek elkarrekin. Baina, egiari zor, edozer gauzetarako ez dira bideratzen ahal. Esanguratsuak direnak bai, baina, errespetu osoz esanda, ez paperontziak jartzeko.

Zaborrak nola kudeatzen dituzue?

O. Zabaleta: Urretxu-Zumarragak sistema bera dugu. Nik ez nuke onartuko Urretxuk Atez Ateko sistema edukitzea eta Zumarragak ez. Baliabideak batera erabiltzen ari gara. Biok dauzkagu edukiontzi marroiak, ez dugu gatazkarik izan –Legazpik [ondoko herriak] nahikoa izan du–, ez Atez Ateko sistema txarra delako, baizik eta, batez beste, menperatzen ez dugun inguruan bizi garelako, gobernatzen dugun herritar multzo handiak ez digulako beste sistema jartzen uzten. Beraz, herrian ez ditugu nahiko genituzkeen aurrerabideak garatu. Uneon %46 birziklatzen dugu, Gipuzkoako maila txikienetakoa da. Beraz, autokritika egin behar dugu eta helburuak jarri. 2020rako Europak jarritako %60ko helburua lortu behar dugu. Hori egiteko zer egin behar dugu bi herriek elkarrekin? Nik sistemaz harago, kontsentsuzko sistemari ematen diot lehentasuna. Guk gutxiengoan gobernatzen dugunez, ez dugu Atez Atekoaren alde frenetikoki egin. Baina ezin dugu ere horrela jarraitu.  

M. Serrano: Herrien kasuistika ezberdina da, baina alderdi sozialistak Zumarragan gutxiengoz gobernatzen du. 17tik 8 zinegotzi gara. Zuek 13tik 6 zarete.

O. Zabaleta: Baina programatikoki PPren sostengua duzue. Berdintasun Batzordea eman diozunetik, gehiengoa daukazu.

M. Serrano: Aurreko legealdian EAri eman genion eta ez zegoen Udal gobernuan.

O. Zabaleta: Pertsona inteligentea zara, eta PPrekin gutxieneko egonkortasun iraunkorra lortu duzu.  

M. Serrano: Zentzua erabili dut, akordioaren aldekoa naizelako. Oihanerekin ados nago, baina zaborren kudeaketan legealdia galdu dugu. Gipuzkoan eta Sasieta Mankomunitatean gertatua inposaketa da. Bildu urrunegi joan da gehiengoa duelako. Mankomunitateak dituen eskumenak udalek emanak dira, baina Udalaren osoko bilkurak ez badigu agintzen ez dugu Atez Ateko sistema jarri behar. Mankomunitateak ez du eskubide hori, baina Bildurekin aurkako planteamenduak ditugulako ika-mikak izan ditugu. Gipuzkoan nola heldu dioten legeari ez dut ulertzen, legeak garrantzia handia baitauka zaborren kudeaketan. Udal politika zaborraren kudeaketaren inguruan pibotatzea ez da bidezkoa, ezta Gipuzkoa, 700.000 biztanlerekin, munduko paradigma izatea zabor bilketan.

Errauskailuaren aferaz zer diozue?

M. Serrano: Errauskailua zikloren itxiera da. Atez Ateko bilketa sistema bat da, eta sistema hori ez da itxita gaur egun. Hondakinen plana edo PIGRUG delakoa indarrean dago. Errauskailuak ez luke soilik errauskailu izan behar. Errauskailuak bakarrik erre egiten du, eta planta horrek energia sortzeko baliabideak ematen ditu. Energia Balioztatzeko Instalazioa deitzea hobe, nik uste. Noski, beharrezko dimentsioetara egokitu behar da, eta ez hasieran proiektatu zena gauzatzera. Kontzeptualki baten eta bestearen aukerak baloratu beharko lirateke, eta zabor sistema mistoak ere erabili daitezke.

O. Zabaleta: Praktikotasuna behar dugu. Duela zortzi urte entzun genuen diskurtsoa ari da moldatzen, baina euskaldunon egoskorkeria gainditu duenik ez dago. Martxan jarritakoari muzin egin, autokritika egin eta berria egitea izugarri kostatzen zaigu euskaldunoi. Euskal gatazkaren edo AHTren inguruan, adibidez. Gure barrura begiratu eta umiltasunez egin nahi duguna argi eta garbi esan dezagun.

AHT eskualdetik pasako da, zer iritzi duzue?

O. Zabaleta: Eskualdeko planean  Oportunidades del TAV deituriko txostena zegoen. Plan estrategikoa landu genuenean, gu aukerak ikusi baino diagnostikotzat hartu genuen. Dena dela ere, gustatuko litzaidake Mikel eta biok gure diskurtsoa mahai-gaineratzea eskualdean. AHTk 10.000 milioi euro gastatu ondoren, beste lau mila behar direnean, ez dakigu norentzat izango den, ezta zertarako erabiliko den. Geure lanketa egin nahi nuke eta dagoena zertarako erabili izango dugun jakitea. Bideragarria eta jasangarria ez den tren horrek, Donostiatik Bilbora 55 minutu beharko ditu, autobusak baino 10 minutu gutxiago. Proiektua egoskorkeria da. Erdia eginda dago eta ez da berandu ariketa egin dezagun, zertarako erabil dezakegun ikusteko, kontsentsuz.

M. Serrano: Nik AHT aukera bezala ikusi dut beti. Inbertsioak inbertsio, ez dut uste Jaurlaritzaren aurrekontuak desengonkortu ditzakeenik, finantzazioa Estatutik datorrelako, Kupoa tarteko deskontuak egiten direlako. Azkenean, estrapolazio horretan, Euskal Herriko hegoaldean Estatuak inbertitutako dirua izango da. Niretzat proiektua atzeratzen ari da, Frantziakoarekin nola lotuko den ikusteko zain gaude. Oihanek aipatu barne mugikortasunerako aukera hori izateko ere berandu ikusten dut.   

Bake prozesua nola ikusten duzue?

M. Serrano: Bake prozesurik ez dago. ETAk desegiteko eman behar dituen urratsak ez ditu eman. Belaunaldi berriek ekarriko dute argi pixka bat eta prozesua bideratzea espero dut. Gogoratu behar da, aurreko legealdian alderdi sozialistak 11 kide zeuzkala Udal gobernuan eta PPk bat. Bizkartzain gehiago ziren zinegotziak baino. Zumarragako PPko Indiano zinegotzia ETAk eraila izan zen 2000an. Ni 12 urtez ibili naiz bizkartzainez, orain hiru urtera arte.
 
Zer jarrera jaso zenuen inguruan?

M. Serrano: Urretxuko zinegotzia nintzen orduan, ezker abertzaleko zinegotzi eta lagun askoren babesa izan nuen. Neurri batean horrek eman zidan aukera lagunak zein ziren jakiteko. Ideologiaz harago, lagunak, lagunak dira edo ez dira. Oro har, pertsona askorekin ez nuen gauza asko konpartitzen, baina haien babesa jaso nuen.

O. Zabaleta: Gatazka egoeran gaude, argi eta garbi. Gatazka ikusgarri egin behar dugu. Eusko Legebiltzarrean bideratu den bake prozesuaren zain baldin bagaude motz eta motel gabiltza. Alderdikeriez harago, norberak izan duen esperientziaz harago –nik ere baditut senide eta lagun preso torturatuak – elkarbizitzaz ari garenean, enpatia gune bat eraiki behar dugu. Tokian tokiko elkarbizitza kontatzera eta konpartitzera iritsiko bagina, oso ondo. Oreretako ereduari begiratu behar diogu. Horrek askoz pisu gehiago dauka Legebiltzarrean egiten ari den bake prozesua baino. Herrietatik abiatu behar dugu. Denok pertsonak gara, eta baten mina, samina eta zauria bestearen parekoa da. Gatazkaren kontakizuna konpartitzen ez dugun bitartean alferrik ari gara. Zumarragan eta Urretxun memoria historikoa lantzeko ekimena abiapuntu dugu, alderdi sozialistak eta Bilduk, biok batera. Errekonozimendua egin zitzaion herrian fusilatutako bederatzi herritarri, alderdikeriaz harago, bi udalek antolatuta. Abiapuntua izan zen eta segi dezagun 60ko hamarkadatik hona bi herriotan bizitako gatazka-eremu guztietan gertatua jasotzen. Lanketa serioa egin behar da.

Oreretakoa hemen egin daiteke?
M. Serrano: Saiatu daiteke. Oinarriak jarrita daude, adostasuna medio, denok bilduta, aurrerapausoak eman daitezke.


Interésache pola canle: Politika
PNV e JxSí eliminan o imposto ás grandes empresas enerxéticas
As forzas de dereitas de Euskal Herria e Cataluña uníronse ao pp e a Vox para non prorrogar o imposto, segundo confirmaron.

2025-01-23 | Julene Flamarique
En 2024, 361 xornalistas foron detidos en todo o mundo
Asia segue sendo o continente con máis xornalistas detidos: Máis do 30% dos xornalistas detidos en 2024. China, Israel e Myanmar foron os países que máis informantes encarceraron o ano pasado. En total, Israel matou a máis de 200 xornalistas e feriu e torturado por centos... [+]

2025-01-22 | Julene Flamarique
Ernai organiza ‘Días á independencia’ en 75 municipios de Hego Euskal Herria
O obxectivo principal é reflexionar sobre o “camiño á independencia”. O 20 de abril, coincidindo co Aberri Eguna, a última parada será a xornada Gazteon Eskutik, que se celebrará en Berriozar.

Esa-ko urtegiaren handitzea
Apurketaren mamua beti hor

Valentziako tanta hotzaren ondoren hondamendiaren itzala beste leku batzuetara ere hedatu da: zer gertatuko litzateke horrelako denborale erraldoi batek Esako urtegi handitua kolpatuko balu? Eutsiko ote lioke presak? Urak gainezka egingo ote luke? Galderak hor daude eta... [+]


2025-01-22 | ARGIA
O Goberno Vasco sanciona á ikastola de Zarautz con 140.000 euros por superar o límite de matriculación establecido
A ikastola Salbatore Mitxelena pagará un total de 140.000 euros por superar o límite de matriculación que lle impuxo o Goberno Vasco en Educación Infantil, pero manterá ao oito alumnos como consecuencia das negociacións. A ikastola denunciou as decisións e actitudes do... [+]

2025-01-22 | Karmelo Landa
Un puñado de nós

Enmaráñannos a convivencia dos vascos en tres nós, e a pesar dos longos anos, a paciencia e a determinación decidida, non podemos liberar eses lazos. Polo menos hai tres nós do momento: presos, euskera, inmigrantes.

Co novo ano reunímonos en Bilbao miles de persoas,... [+]


2025-01-21 | Julene Flamarique
Talaia Feminista conclúe que en 2024 as violencias aumentaron “”
O estudo de 2024 xira ao redor de catro eixos principais: a violencia machista; o territorio; a guerra e os conflitos armados; e a extrema dereita. Talaia Feminista subliñou a importancia da socialización da análise e subliñou a importancia de “acumular resistencias” no... [+]

2025-01-20 | ARGIA
Otegi á cabeza, "unha nova xeración" tomará as rendas de EH Bildu
EH Bildu puxo en marcha este luns o proceso interno de renovación da mesa política do Parlamento Vasco. A Dirección propón a lista. Arnaldo Otegi seguirá sendo o líder.

2025-01-20 | Leire Ibar
Ortuzar móstrase disposto a seguir liderando o PNV
Comeza o proceso interno do PNV. A primeira fase levará a cabo entre o 20 de xaneiro e o 2 de febreiro. A partir de hoxe, os afiliados do PNV poderán decidir si Ortuzar seguirá á fronte da formación no Congreso dos Deputados.

A Nova Fronte Popular, tras o fracaso da moción de censura contra Bayrou
A votación celebrouse este xoves pola tarde e, como estaba previsto, a moción de censura contra o primeiro ministro, François Bayrou, non saíu adiante. E é que, sen o apoio da Unión Nacional de extrema dereita, non tiña ningunha posibilidade de saír adiante.

2025-01-17 | Gedar
Unha persoa deberá declarar en Soraluze por facer fronte a desocúpelos
O pasado 5 de xuño, a Policía identificou a dúas persoas que foran arroxadas desde o Parque de Matóns da empresa Desokupacyl. Un deles deberá comparecer o 29 de xaneiro para prestar declaración no Xulgado de Garda.

O Concello de Hondarribia recoñece a Jesús Carrera como "vítima das situacións inxustas xeradas pola ditadura"
No 80 aniversario do asasinato de Jesús Carrera, todos os partidos políticos que compoñen a corporación de Hondarribia fixeron pública unha declaración municipal.

2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


2025-01-15 | ARGIA
Convidan a todos os torturados a participar na Rede de Torturados de Euskal Herria
Encarnada “como unha rede con voz propia” e co obxectivo de recoñecer e reparar de forma pública, social e oficial aos torturados, a Rede de Torturados de Euskal Herria constituirase e presentarase o próximo 15 de febreiro. Máis de 700 persoas foron torturadas e fixeron... [+]

Eguneraketa berriak daude