Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Alarmarik ez, baina adi

  • Ez omen dago aztoratzeko arrazoirik, baina arreta galtzerik ere ez. Herri euskaldunenetan ere gaztelania bere bidea egiten ari da. Gipuzkoako Tolosaldeko Asteasu, Alegia, Amezketa eta Berastegi dira horren adibide. Alegiako nondik norakoez aritu zaigu Mikel Artola herritar hizkuntzalaria.

Herri bizian ala lotarako herrian bizi, ez du berdin eragiten hiztunengan. Argazkian, Asteasuko etxe saila.
Herri bizian ala lotarako herrian bizi, ez du berdin eragiten hiztunengan. Argazkian, Asteasuko etxe saila.

Xabier Bengoetxeak Tolosaldeko eskualdeko lau herri-arnasgune aztertuak ditu, Arnasguneak, Ezagugarriak. Zenbait arnasguneren egoeraren behaketa lanean bilduak. Asteasu, Alegia, Amezketa eta Berastegiko datu demografikoak, soziolinguistikoak eta bestelakoak ikertu ditu eta atera duen ondorioaren arabera, arnasguneak indartsu daude eta ez dago alarma sortzeko arrazoirik. Alabaina, arnasguneetan errepikatu ohi diren joerak ageri dira lau herriotan ere: euskaldun kopuruak, gutxi bada ere, behera egin du; jatorrizko hizkuntza euskara dutenen kopuruak behera egin du; eta etxean euskara hutsez aritzen direnen kopuruak ere behera egin du. Besteak beste, euskaldunak etxean ari dira euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiten, eta kalean euskarari gehiago eusten diote. Bengoetxearen ikerketa lanaren ondorio nagusiak dira horiek. Ondoko orrialdean, Tolosaldeko Atariak Mikel Artola alegiarrari egindako elkarrizketa duzue. Filologia ikasketak egindako herritarrak aitortzen du euskararen arnasgune izatearen kontzientzia gutxi dutela herrian, eta halako herri euskaldunetan erabat euskaraz bizi direla esaten bada ere, ez dela guztiz egia.

Lurralde antolaketaren eragina

Herri txikietan aldaketa txikiek ere eragin handia izan dezakete. Asteasun kolpera etxe saila egiten bada gerta liteke biztanle berri gehienak euskara hiztunak ez izatea, edo gerta liteke etorri berriekin ez euskaraz ez gaztelaniaz egitea, urbanizazio berria ondo hesituta dagoelako eta etorri berriek herriko bizitzan parte hartzeko asmorik ez daukatelako. Hots, lurralde antolamenduak eragina duela hizkuntzen erabileran, nahiz eta ez den inondik ere faktore bakarra.

Gai horri buruz hausnarketa egiteko hain zuzen, 2014ko urtarrilean antolatu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk eta Kontseiluak UEUren lankidetzarekin, Lurraldea eta Hizkuntza I. jardunaldia. Jarraipena izango du hasitakoak eta otsailaren 5ean eta 6an, Donostian, bigarren jardunaldiak egingo dituzte lurralde antolakuntzan hizkuntza irizpideak txertatzeko erronka eta tresna zehatzei buruz.

Mikel Artola, alegiarra
"Gizartean indarrean dagoen joera orokorra herri txikietara ere zabaldu egiten da"

Mikel Artola Alegian jaio zen duela 24 urte, eta egun, bertan bizi da. Euskal filologian lizentziatua, soziolinguistikako masterreko ikasle da orain. Bertsozale Elkarteko kidea ere bada, eta bertan ari da lanean. Hizkuntzarekin eta haren egoerarekin arduratuta, Alegia bezalako herri euskaldunek duten arduraz gogoeta egin beharra dagoela dio.

Alegia Tolosaldeko euskararen arnasguneetako bat da. Hala bizi al duzue zuek?

Beti bizi izan gara euskaraz hemen. Umetatik, ni eta nire adineko jendea euskaraz aritu gara eskolan, eskolaz kanpoko ekintzetan, lagunartean, familian,... baina ez dakit arnasgunea izatearen kontzientziarik ote dugun. Nik esango nuke ez dugula asko hausnartu Alegiak euskararentzako duen garrantziari buruz. Natural bizi dugu euskaraz bizitzea.

Belaunaldiz belaunaldi natural transmititu dela euskara...

Zortea izan dugu, euskara gehien erabiltzen denetariko zonaldea da gurea. Natural transmititu da hizkuntza, gazteen artean mantendu egin da, eta alde horretatik ez dugu arazorik izan. Kontua da, ordea, orain, gauzak estutzen hasi direla, dirudienez. Hau da, orain ari gara konturatzen arnasgune izatearen kontzientzia hartu behar dugula.

Non, zertan ikusten duzu aldaketa hori?

Nik 24 urte ditut eta zaila da aldaketa handirik ikustea baina Xabier Bengoetxeak duela gutxi egin zuen azterketaren arabera, joera ez da ona.

Bestalde, ikusten duzu herrian zenbait tabernatan zerbitzaria ez dela euskalduna, edo kultura kontsumitzeko garaian erdaraz egiten dela asko. Tolosaldeko Atariaren harpidedun gutxi gara, Berria ez duzu ikusiko taberna guztietan... Nahiz eta euskaraz bizi jendearen ehuneko handi bat, ez da erabat erreala. Bengoetxearen azterketaren arabera, geroz eta erdara gehiago entzuten da, eta etxeetan ere bai.

Zaila da hori neurtzea, baina ikusten duzu nola guraso batzuek elkarren artean erdaraz egiten duten, nahiz eta gero umeari euskaraz egin. Haurrak ere entzuten dituzu elkarrekin erdaraz hizketan, eta seguruenik lehen ere gertatzen zen, baina, beraz, ez da egia denok euskaraz bizi garela. Joera aintzat hartu eta kontzientzia hartzen hasi beharko genuke.

Zergatik joera hori?

Zaila da jakiten, baina etxeraino sartu zaigu. Lehen herri handiagotan ikusten genituen joerak hemen gertatuko zirenik ez genuen usteko, baina gu ez gara mundutik aparte bizi. Hala, sartuta daukagu gaztelera, gure buruan eta gure barruan. Eta bizimodu mota batek, etxean gelditzeko bizimoduak, bihur ditzake herriak lotarako bakarrik, eta ondorioz, gizartean indarrean dagoen joera orokorra herri txikietara ere zabaldu egiten da.

Izan ere, azken urteetan ez da izugarrizko atzerapausorik eman, baina Jon Sarasuak esaten zuen bezala, kontua ez da botila betea dagoen edo ez, baizik eta botilak zuloa duela, eta erabat betetzen aritu behar da, ez bada hustuko. Beraz, eta joerak ez direnez onak, herri mailan kontzientzia hartu eta estrategia bat egin bat behar da naturalki datorren joera horri aurre egiteko. Epe laburrean diagnostiko on bat egin nahi dugu, helburuak jarri, eta pixkana-pixkana hori lortzeko ekintzak egin.


Interésache pola canle: Hizkuntza politika
"Iremos ao Concello de Irun a falar da súa actitude cara aos vascos, non dun acto en castelán"
O Concello de Irun pediu desculpas e convocou ás asociacións euskaltzales da cidade para este mércores, pero o asunto tomou outro rumbo e non vaise a pechar de forma inmediata. Moitas das asociacións que denunciaron ao Concello por non falar de eúscaro no acto de Nadal... [+]

Acto que conmemorou aos vascos de Irun: 35 asociacións din ao concello que "basta"
A paciencia dos vascos de Irun desbordouse; están enfadados e nesta ocasión, non van calar "". O feito de que o acto de aceso das luces do Nadal realizouse integramente en castelán levou a 35 asociacións da cidade a denunciar a política lingüística do Concello, que terá... [+]

Acusan a ETB de “contraprogramar” a película ‘Bizkarsoro’ no Día do Eúscaro
ETB1 estreou a película Bizkarsoro no Día do Eúscaro. A pesar de que a ETB2 propúxoselle que se emitise simultaneamente en castelán, Tasio ofreceuse finalmente en castelán nesa canle, o cal provocou certa indignación nas redes sociais.

PNV: "Non preguntemos que van facer as institucións a favor do eúscaro, hagámoslo en eúscaro"
O 3 de decembro os partidos e axentes políticos publican as súas lecturas políticas en torno ao eúscaro. O PNV tamén se sumou á iniciativa baixo o título O eúscaro, a esencia de Euskal Herria. O partido, que leva moitos anos á fronte das políticas lingüísticas de... [+]

Crónica
Por que o eúscaro non ten unha cota axeitada nos medios de comunicación?
Debúxase como tema tabú en Euskal Herria, pero non é así no mundo. As políticas lingüísticas non se poden pór na lóxica do mercado libre, senón que hai que establecer cotas ou cotas. Son necesarias. E é necesario que se cumpran as que existen, porque ninguén as... [+]

2024-09-25 | ARGIA
O Consello de Europa insta a España a garantir que os xuízos se poidan celebrar en eúscaro
O Comité de Expertos do Consello de Europa pediu ao Goberno español que tome medidas para garantir o eúscaro na xustiza, sanidade e servizos sociais, para garantir a prestación de servizos públicos en eúscaro, para terminar a zonificación de Navarra e para que ETB3 sexa... [+]

O eúscaro esixe ás institucións políticas lingüísticas "sólidas"
En Baiona compareceron preto de 25 axentes do sector vasco este 15 de maio. Ademais da interpelación das institucións públicas, foi o momento de dar a coñecer a pasada edición do Euskara do 15 ao 25 de maio do ano que vén.

O eúscaro en Iparralde
Os últimos sokatira por unha política lingüística eficaz
O Ente Público do Eúscaro (EEP) acordará a principios de 2024 anos a política lingüística para os próximos anos. Entre os resultados da última enquisa sociolingüística e as previsións da EEP para 2050, a sociedade vasca ten unha gran alarma: non se pode seguir co... [+]

Atrasan a decisión de oficializar o eúscaro, o catalán e o galego na Unión Europea e incorpóranse ao Congreso español
O Consello de Euskalgintza tomou a noticia "a contragusto", pero ten a esperanza de que sexa aceptada tras o atraso. Doutra banda, a partir de hoxe poder utilizar estes idiomas no Congreso español. O Consello tomou con preocupación o anuncio de que os políticos dos partidos... [+]

2023-08-31 | Ilargi Manzanares
Andorra esixe un nivel mínimo de catalán para residir
A nova lei de defensa do catalán de Andorra esixirá o nivel básico do catalán para poder vivir e traballar nel. Requirirán un nivel inferior ao título A2.

O eúscaro, oficial en Europa e Navarra non?
O xoves soubemos: O Goberno solicitou que o galego, o eúscaro e o catalán sexan linguas oficiais nas institucións europeas. Por que? Obrigárono os partidos políticos cataláns nas negociacións.

Consello: "O acordo do Goberno de Navarra é un retroceso en canto ao euskera"
Retroceso. Así o valora o Consello de Euskalgintza, en relación coa cuestión lingüística e a promoción do eúscaro, o acordo programático para a lexislatura 2023-2027 asinado polos partidos políticos que van constituír o novo Goberno de Navarra.

O Goberno de Navarra está a recortar os grupos de eúscaro das escolas de idiomas
Doce profesores dirixirán 2.040 obras e realizarán probas orais de 680 alumnos en 18 días, “sen ter en conta que o obxectivo ideal sería que cada obra fose dirixida por dous profesores para ter unha segunda opinión”. A denuncia realizada por Jaume Gelabert, profesor de... [+]

A proba para o posto de Berritzegune poderase realizar en castelán, xa que o Goberno modificou a convocatoria
Os profesores que se presenten á convocatoria para traballar nos Berritzegunes da CAV para o próximo curso escolar verán un cambio nas pautas de defensa oral do seu traballo: na convocatoria anterior, onde dicía “a defensa farase en eúscaro”, di agora que “a defensa... [+]

Eguneraketa berriak daude