Atenas, krisiaren adibide garbia. Inoiz baino hitsagoa, utziagoa eta ilunagoa da bai hiriko paisaia eta bai herritarren jitea. Greziako biztanleriaren erdia bizi da Atenasen (beheko argazkian), baina eraikuntzan oinarritutako hiriburua krisian murgildu ostean, landa guneetara itzuli dira asko eta asko. Mobilizazio handienen erdigune ere bada Atenas: goiko argazkian, Gobernuak austeritate neurrietako batzuk onartu ondorengo protestetako bat, hiriburuko Syntagma plaza nagusian. Kasu honetan, ikuskizun bortitzak kaltetu ugari utzi zituen, poliziak erabilitako indarkeriaren, gas negar-eragilearen eta produktu kimiko arriskutsuen ondorioz. Atenasko irudia da hirugarrena ere: etxea uzteko unea dute Aggeliki-k eta Alexander semeak, kaleratu egin dituztelako. Aggelikiren senarrak duela hiru urte egin zuen alde, eta ez dute nahikoa diru alokairua ordaintzeko.
Kontrasteak agerian. Turismoa eta turistak diru iturri garrantzitsua dira herrialde helenikoan. Azpiko irudian, Zefalonia uhartea. Hondartzen pribatizazioari bide emanez, Greziako 110 hondartza salgai jartzeko aukera eman zuen iazko lege batek. Postaletako irudiarekin kontrastean, prostituzioa eta horrek dakarren emakumezkoen salerosketa areagotu egin da Grezian. Gobernuz Kanpoko Erakundeen arabera, 13.000-14.000 lagun inguru dira salerosketa honen biktima. Batik bat Errusia, Ukraina, Albania, Errumania, Bulgaria, Moldavia eta Nigeriatik ekartzen dituzte emakumeak. Beheko bigarren argazkikoa Ghanakoa da, prostituta eta salerosketaren biktima.
Etorkina izatea zigor. Fares du izena goiko mutilak, Siriatik iritsi zen Greziara, gerratik ihesi. Ailegatu eta hilabetera, talde ultraeskuindar batek gogor jipoitu zuen. Immigrante ugari eraso eta hil dituzte Urrezko Egunsentia alderdi politikoko jarraitzaileek. Beheko irudian, Aggeliki moldaviarrak pilatutako garraio txartelek erakusten dute zenbat diru utzi duen burokrazia kontuetan, beretzat eta bere semearentzat paperak lortzeko. Semea Grezian jaioa izan arren, Moldaviako eta Pakistango gurasoak izateagatik arazoak ditu administrazioarekin, greziar askoren moduan.
En 2019, en augas da illa grega de Casos, a Fundación Nacional de Investigacións Helénicas e o Ministerio de Cultura grego iniciaron un estudo. O resultado do traballo foi recente e en total atopáronse dez restos de barcos de diferentes épocas. O máis antigo ten uns 5.000... [+]
No he tornat vell de Lesbos a Grècia. En Mitilene, l'Associació Basca de Sabors ofereix a prop de 2.700 sol·licitants d'asil un menjar al dia: arròs i potatge, pa de pita i una peça de fruita. Límit de dignitat, 150 grams per ració. El problema és que en el campament de... [+]