Ikerlariak aspalditik ari dira Saturnoko eraztun ederren jatorria ikertzen. Hipotesi bat baino gehiago eman da, baina ez-ezagutza gailendu da orain arte. Berriki, Nizako behategi bateko ikerlariek bi hipotesi plazaratu dituzte. Baten arabera, Neptunotik haratago zegoen objektu handi batek Saturnoko izotz geruza jo eta milioika puskatan txikitzean sortu ziren eraztunak. Beste hipotesiak dio Saturnotik hurbil samar zegoen izotzezko satelite batek planeta jo ondoren barreiatutako milioika puskez osatuta daudela eraztunak.
James Webb teleskopioaren lehen irudiak eta datuak aurkeztu dituzte: unibertsoari inoiz ateratako argazkirik sakonenak eta exoplaneta baten espektroskopia-datu zehatzenak. “Kosmosaren ikuspegi berri eta iraultzaile bat”, Bill Nelson NASAko administratzailearen... [+]